Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Iraupen eskia Lintzan

Data: .

20230215 Iraupen eskia copia

Gaztetxoentzat proposamen 'klasikoetako' batekin gatoz martxoko lehen astebururako: Lintzan izango gara asteburu pasa, iraupen eskia egiten. Animatzen bazara, gure web orrian eman dezakezue izena… baina bizkor ibili, plazak mugatuak dira eta!

  • Egunak: martxoak 4, larunbata, eta martxoak 5, igandea.
  • Ibilaldi mota: gaztetxoen asteburu pasako irteera.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik. Puntualitatea eskatzen da.
  • Ordaina:
    • Irteera:
      • Gaztetxoak 50 euro.
      • Helduak: 70 euro, Lagun Onakeko bazkide ez direnak + 10 euro.
      • Barne hartzen duena: garraioa, larunbateko afaria, igandeko gosaria eta bazkaria.
    • Eskiatzea:
      • Pistak + Materiala: 18 euro (bi egunak barne).
  • Eraman beharrekoak: lotarako zakua, elurretako arropa egokiak eta larunbat eguerdirako janaria.
  • PLAZA MUGATUAK.
  • Izen ematea ongi gauzatu dela baieztatzeko, email bat jasoko duzu

Izena emateko deitu 689 898 493 telefonora.