Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeei zuzendutako 5. saioa

Data: .

IMG 20230113 WA0009 1

 

Aupa lagunak‼️
Galdezka hasita zaudete ea hurrengo emakumeen irteera noiz izango den eta nor etorriko ote den. Oraingoan, lasterkari bat baino gehiago izango dira, eta oso ospetsuak gainera…🥁🥁🥁ZEUEK!!🙌🏻
Guretzat oso garrantzitsua izan da ekimen honetan izan den parte hartzea, beraz, hurrengo irteera, azkenengoa izanik, zuei eskeintzea pentsatu dugu.
Ibilbide laburra eta polita izango da. Eta festa giroan amaitzeko hamaiketakoa eginez, hainbat zozketa egingo ditugu, Domusa Teknik 40 MLK lasterketako dortsalak, korrikako materiala, esfortzu proba eta hainbat bazkari/afari.
📣 Gogoratu 📣:
📆 Martxoak 4, larunbata.
🕗 8:15etan Azpeitiko igerilekuan.
📝 Izen ematea: www.lagunonakmb.org
🛅 Konsigna zerbitzua eta dutxak.
🍵🥓 Hamaiketakoa.
🏃🏻‍♂️➕🏃🏻‍♀️ Gizonezkoek emakume batekin parte hartu ahalko dute.
🗺️ Ibilbidea: 11km
🎁 Zozketak
 
Adi! Izena ondo ematean baieztapen email bat jasoko duzu!
 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.