23 lagunek alpinismo ikastaroa egin dute Belaguan
Hotza, haizea, elur biguna… baina giro paregabea. Horrela laburbildu dezakegu asteburu honetan Belaguan Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean egin dugun alpinismo ikastaroak eman duena. 23 lagunek hartu dute parte jardueran eta, baldintza oso eskasetan ibili bagara ere, gai izan gara modalitate honi buruzko oinarrizko ezagutza batzuk hobetzeko. Eta ze kristo, primeran pasa dugula! Eskerrik asko parte hartzera animatu zareten denoi, eta hurrengora arte!