Gaztetxoen ibilaldi neurtua
Datorren igandean gaztetxoen eskolarteko ibilaldi neurtua egingo da Zestoan, eta elkarteak hara gerturatzeko autobusa antolatu du. Irteera goizeko 9.00etan izango da anbulatorio aurrean, eta bazkal ordurako izango gara bueltan. Ordaina bost eurokoa izango da, eta izen ematea gure elkartearen web orrian egin behar da. Animatu!
Adi! Izena ondo ematean baieztapen email bat jasoko duzu!