Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-3EM: 4. etapa

Data: .

20230312 4 etapa

Azpeitia-3EM ekimeneko laugarren etapa ate joka dugu. Oraingo honetan, herriguneak utzi eta Nafarroako basoetan barneratuko gara. Utzi genuen lekutik abiatuko gara, Labaienetik, eta Belateko Kontserbazio Bereziko Eremua ia-ia alderik alde gurutzatuko dugu, izen bera daraman mendatean amaitu arte. Zinez paisaia ederrak dituela ibilbideak! Izen-ematea, ohi bezala, gure web orriaren bitartez egin dezakezue. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: apirilak 1, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 17 kilometro, +900 metro.
  • Irteera: goizeko 7:30etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 30 osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

Izen ematea ongi gauzatu dela baieztatzeko, email bat jasoko duzu.