Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

15 laguneko taldea ibili da Pirinioetan

Data: .

20230323 Auñamendi

15 mendizaleko taldetxoa animatu zen pasa den asteburuan Pirinioetara egin genuen irteeran parte hartzera. Larunbatean Auñamenditik joan-etorria egin genuen, eta igandean Orhira hurbiltzeko asmoarekin ginen, baina eguraldi txarra zela eta, Irunberriko Arroilan ibilalditxoa egiten amaitu genuen. Oro har, asteburu polita, eta giro ezin hobea parte hartzaileen artean. Hurrengora arte!

Argazki galeria: labur.eus/aunamendi23