Aupa lagunak


Gogoratu apirilaren 22an daukagun zita. Lasterketako ibilbidearen bigarren zatia egingo dugu, Mandubiatik Azpeitira (31km/1600+).


Anoa postu bat egongo da Izarraizko atean 20km (lasterketako 53,8km), baina norberak bere jan edana ekartzea komeni da.

Azpeitiko anbulategi aurrean elkartuko gara 7:30ean eta autobusez joango gara Mandubiara.


Amaitu ondoren, lehenik trago bat hartuko dugu Sanagustin Kulturgunean

eta ondoren udal igerilekuko dutxak erabili ahal izango ditu nahi duenak.

Erritmo ezberdinetako taldeak osatuko dira eta mesedez eskatzen dizuegu, zeuen ahalmenetik gorako erritmoan ez joatea denon segurtasunerako, honela multzo ezberdinak errazago kontrolatu daitezke.

Kostua 5€koa izango da eta izena emateko epea apirilak 21 ostirala 12:00tan amaituko da.