Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

102 mendizale, #Azpeitia3EM-ko laugarren etapan

Data: .

20230418 Uztarria

102 mendizalek hartu zuten parte pasa den apirilaren 1ean egin genuen #Azpeitia3EM ekimeneko laugarren etapan. Oraingo honetan, Labaien eta Belate arteko 20 kilometroko ibilbidea egin genuen, ingurune ederretan barrena. Eguraldi txarra zegoen iragarrita eta aterkiak eskuan abiatu ginen, baina azkenean iragarpenak ez ziren hainbesterako izan. Hurrengo etapa, maiatzaren 13an. Laster emango dizuegu honen berri! #lagunonakmb

Argazki galeria: labur.eus/3EM4