Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Dozenaka lagun Santa Engrazi Egunean

Data: .

20230421 Santa Engrazi

Dozenaka lagun animatu ziren pasa den igandean ospatu genuen Santa Engrazi Egunean parte hartzera. Batzuk autobusez joan ziren Zestoara eta handik, zestoarrekin Santa Engrazira igo ziren; beste batzuk, zuzenean joan ziren Azpeititik oinez. Santa Engrazin elkartuta, umeak itsulapikoak puskatzen ibili ziren, eta 2:30ak aldera Aizarnara jaitsi ginen. Giro bikaina, eta eguraldi ezin hobea. Ezin gehiago eskatu egunari!

Argazki galeria: labur.eus/santaengrazi23