Igande honetan, Xoxoteko Eguna!
Igande honetan ospatuko dugu aurtengo #XoxotekoEguna, herriko mendizaleen bilgune kuttuna izan ohi dena. 9:00etan abiatuko gara herriko plazatik eta goian, Xoxoteko Aterpearen inguruan, denetik egongo da: trikitilariak, txalapartariak, umeentzako tirolina, lore eskaintza, paella-jana… Dena, nola ez, girorik onenean. Beraz, ez egin beste planik iganderako eta animatu Xoxotera igotzera!