Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeen 4. saioa

Data: .

 

Aupa lagunak‼️
Laugarren irteera ere abian da. Oraingo honetan, beste emakume lasterkari ospetsu bat izango duzue gidari, 2023ko Hiru Haundiak eta beste hainbat lasterketa irabazitakoa da bera: Ane Zabala. 

Azpeitiko igerilekutik atera eta Izarraitzko bira (20km) egingo dugu Aneren gidaritzapean. Ibilbidea amaitu ahala bertan dutxatu ahal izango dugu. Oraingoan ere, igerilekuan bertan izango dugu mokadutxo axkar bat egiteko aukera. 

ADI irteerako xehetasunei:
🗓️ Otsailaren 3an Azpeitiko igerilekuan 8:00tan elkartu. Motxilak utzi eta zuzenean abiatuko gara (kontutan izan, igerilekua itxikita egongo dela abiatzeko garaian, motxilak alboko lokalean utziko ditugu, abiatu aurretik ez da aldagelak ibiltzeko aukerarik egongo)

Izen emateko garaian, mesedez, Saioaren amaierako mokadutxora geldituko zara? Galderari erantzun.

  • Eguna: otsailak 3, larunbata
  • Ibilaldi mota: emakumeei zuzenduriko trail saioa
  • Irteera: goizeko 8:00etan, azpeitiko igerilekuan.
  • Izena emateko azken eguna: urtarrilak 31, asteazkena.