Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Fidel Mendiak irekiko du Mendi Astea

Data: .

Fidel Mendia iruindarra izango da aurtengo udazkeneko Mendi Asteko lehenengo gonbidatua. Eskalatzailea, mendizalea, eskiatzailea... Abenturazalea, oro har. Berriki Wadi Rumeko basamortuan izan da, Jordanian, eta han bizitakoak izango ditu hizpide. Animatu eta azaldu!

  • 📆 Abenduak 10, asteartea.
  • ⏰ 19:00.
  • 📌 Mendietxe Museoa (Azpeitia).
  • 🎟️ Libre.