4 - Oñatz. Izazpi, el que queda lejos

azpeitiko-mendi-gida

1 Oñatz 2 Igarate 3 Pagotzeta 4 Izazpi

izazpi

  • Duración: 2:00 - 2:30 ordu
  • Dificultad: mendia-zailtasuna-2
  • Otras opciones: A Zumarraga y en autobús a Azpeitia, Atxunberri-Río de Aratz, Largarate-Loreto-Urrestilla, Matxinbenta, Mandubi.

 

 

1. Oñazko plazan. Oñazko plazan hasi, eta auzoaren sarrera aldera abiatu behar da, Txokolate baserri ondoraino. Hemendik, Akotei Etxeatz eta Murgil baserrietara doan baserri bidea hartu. Kilometro inguru egin ondoren, ezkerrera Murgil baserrira adierazten duen geziari jarraitu, eta aldapa gogor batetik pistan sartu behar da, geroxeago Murgilera adierazten duen geziari kasurik egin gabe. Pistan aurrera, azal daitezkeen bidegurutze guztiak utzi, eta Azpillagako iturria pasatuz Igarate baserrira heldu. Baserria pasatuta, elkarte aurrera iritsi. Hemen hasten den pistan aurrera jarraitu behar da, agertzen diren bidegurutzeei kasurik egin gabe.

2.Pagotxeta gainera. Pistan, aurrena Atxumarriaga baserrien gainaldean kokatu eta oraindik aurrerago, ordu arteko bidea amaitu arren, bide kaskarragoa agertuko da. Bide horretan aurrera, garai bateko galtzada zahar baten ondotik Pagotxeta gainera heldu behar da gero.

3. Izazpira. Hemen, lehengo pistari jarraituz Zumarragara iristen da. Bide hori utzi, eta ezkerrera irteten den bideari ekin (ikur zuri gorriak). Bidean aurrera, ehiza postu batzuen ondotik pasatuta dagoen ate-sarean marrak utzi eta ezkerrera dagoen bidea hartu. Pinudi gazte baten erditik joan, beste pinudi zaharrago batera. Azken horretan daude Izazpi gailurrerako (969m) azkeneko aldapak.