12 - El pico más conocido de Urraki

azpeitiko-mendi-gida

1 Larrañaga 2 Arteaga 3 Altzarte 4 Cruz de Urraki y vuelta

urraki

  • Duración: 3:45-4:30 horas
  • Dificultad: mendia-zailtasuna-2
  • Otras opciones: hacia Illaun, Santaageda, Beizama, Bidegoian.

 

 

1. Larrañagatik. Ibilaldiari ekiteko Larrañaga jatetxearen aurrean kokatu. Bere ondotik Katain baserri aldera abiatu, eta handik gora Arteaga baserrietara jarraitu., hauen erditik pasatuz. Arteaga atzean utzi eta Arbe aldera igotzen jarraitu, baina bertako bidegurutzean ezkerrera hartu (bidea utzi eta eskubira) eta bere aurrean dagoen pistari jarraituz Altzarte baserri aurrera heldu. Jarraian, eskubira Miranda baserrira doan bidean segitu behar da (11.ibilaldiko bidea). Miranda pasatu eta laster, borda baten ondoan bidea utzi eta eskerrera dagoen bidexka hartu, bidegutzeei kasurik egin gabe hasieran. Bideak gora ezkerrerako norabidea hartzen duenean, hura hartu. Handik ganadutegi baten ondora iritsi, eta Eizmendiko ermita ikusten da.

2. Eizmendi utzi eta Potzubentara. Eizmendira joan gabe ezkerrera dagoen bidean aurrera Potzubentara iritsi. Errepide ondotik joanda, elkartearen ondora iritsi. Elkartea pasatu eta abiatzen den masazko bideari jarraitu behar zaio gero. Hainbat etxetxo eta borda igaro ondoren, masazko bidea bidexka bihurtuko da, han aurrera, azken etxetxo baten atera iritsi arte. Han irteten den bidexka, norabide berean, zeharka-zeharka jarraituz, Urrakiko gurutze pareraino joaten da, batere altuerarik irabazi gabe.

3. Urrakiko gurutzea. Bide hori pinudi batean sartzen da. Orduan, bidea utzi eta eskubira, gora irteten den bideari jarraitu, borda baten ondoraino. Ondoren bi ate-sare pastu, eta belardian gora zuzen egin behar da (biderik ez dagoela ematen du) eta aurreko totorraren punturik altuena harrapatzen da. Orduan bidea nabaritzen hasten da, eta etorritako eran, ezkerrera, pinudi bat nabarmentzen da. Bertaraino joan, gainez gain. Une batean hesia pasatu eta pinudian bidezidor bati jarraituz, berehala ezkutuan dagoen Urrakiko tontorra agertzen da (820m).

4. Buelta.Itzulerako bidea aurreko leku beretik egin daiteke, edo, bestela, tontorretik pinudira etorri eta gero, bere ondoan pasatzen den errepide nagusia hartu eta Potzubentaraino errepidez joan. Gero Potzubentatik Urrestillara, leheago igotzeko erabilitako bidetik egin daiteke.