75 urte, 75 tontor, 75000 metro

    Lagun Onak M.B. Elkarteak 2021 urterako,
    bere 75. urteurrenera ospatzeko proposatu duen “Erronka”.


    Euskal Herriko 75 tontor aukeratu ditugu, tontorrak zazpi probintzietan banatuak daudelarik:

    Gipuzkoako 21, Bizkaiko 17, Arabako 10, Nafarroako 13, Lapurdiko 7, Nafarroa Behereko 3 eta Zuberoako 4.
    Erronka, 2021. urtean tontor guzti hauek, lagun mendizaleen artean igotzea izango litzateke.

    1. Nola burutuko da?

      Erronka era ordenatu batean egiteko eta sari eta zozketetan parte hartzeko, hilero “Erronkatxo” bat izango da. “Erronkatxo”  hau, Elkarteak hilabete bakoitzerako osatuko duen zerrendako tontorrak igotzean datza.

      ** Hala ere “Erronka” bete ahal izateko urteko edozein sasoitan igo ahalko dira tontorrak.
    2. Hilero sarien zozketa:

      Hileroko “Erronkatxoa” osatzen duten mendizaleen artean  120€ ko bale bat, Santi Lazkano kirolak saltokian gastatzeko zozkatuko da. 

      Hileroko “Erronkatxoko” tontorrak igotzen dituztenen artean 4 sari banatuko dira:

      • 60€ bale bat Jostaldi Kirolak dendan gastatzeko.
      • Euskadi Sporten eskainitako Lagun Onak MB urteurren sudadera eta taza
      • Bertan Elkarteko 30€ ko Bonoa, Bertaneko dendetan gastatzeko
      • Lagun Onak M.B. Elkarteak 75. urteurrenerako aterako duen kamiseta bat.
      • Kolpeka-k eskainitako mendiko zapatilla zoru aldaketa

      ** “Erronkatxoa” osatu duen mendizalerik izango ez balitz hilabete batean, tontorrak egin dituztenen artean beste 60€ ko Bi bale zozkatuko litrateke, Santi Lazkano Kirolaken gastatzeko
      ** Hilero pertsona bakoitzak sari bat eskuratu ahal izango du.

    3. Erronkan zehar eta amaieran hainbat zozketa berezi:
      • Landeta sagardotegian hainbat otordu
      • Xoxoteko aterpean bi lagunentzako egonaldia.
      • Halcon Bidaiak-eko bidai bonoa
    4. Nork eta Nola parte hartu:

      “Erronkan” edozein mendizalek parte hartu dezake.

      Lagun Onak M.B.  hilero aterako duen “Erronkatxoko” tontorrak igo beharko dira. Tontorreko pare bat argazki, batean tontorra azalduko da eta bestean mendizalea tontorrean, web guneko honetako erronkak-tontorrak ataleko formularioa erabiliz bidali behar dira.

      Lagun Onak M.B. elkarteak hilabeteko lehenengo astean egingo ditu publiko “Erronkatxoko” zozketak. Baita ere hilabeteko azkenengo astean datorren hileko “Erronkatxoko” zerrendaren berri emango du.

    Oharra

    “Erronkan” parte hartzeko jasoko diren argazkiak Lagun Onak M.B. ren esku geldituko dira.