Hemen dituzue URRI-ko gazte erronkak

Egin klik xaguarekin mendien gainean, beraiei buruzko informazioa ikusteko:

Mendiak igotzean erabili ondorengo formularioa zuen igoerari buruz guri mezua bidaltzeko.

Jaiotze data
Aukeratu argazkia
Aukeratu argazkia
Aukeratu argazkia
Oharra: formulario honen bidez “Erronkan” parte hartzeko jasoko diren argazki eta datuak Lagun Onak M.B.-ren esku geldituko dira. Honek hemen bidalitako datu eta argazkiak bere web gunean edo 75. urteurrenari buruzko albisteetan partekatzeko eskubidea izango du. Bidaltzaileak nahi duenean eskatu ahal izango du bere datuen ezabaketa/zuzenketa lagunonakmb@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

Izarraitzko Kanterie

Izarraitzko kanterie. Garai batean harrobia izan zen eta gaur egun eskaladako gunea dena.

Ibilbidea Azpeitiko Plazan abiatuko degu.

Xoxoterako igoerako bidean Urretaraino igo eta bertatik pista aldera hartu. Pista utzi eta Kantera irtetzen duen bideaan jarraitu. Itzulera Basarte aldera jeitxiaz egingo degu.
Informazio hau wikipedian ere baduzu ikusgai.

Kanterara Azpeititik joan etorria: wikipedian

Ibilaldian ikusiko duguna:

  • Inguruko herri eta gailurrak
  • Inguruko baserriak

Flysch (Zumaia-Deba)

Itsas hondoan finkatu eta metatu diren material gogor eta bigunak tartekatzen dituzten geruzez osatutako formazio geologikoak dira. Geroago, duela 20 milioi urte inguru, lurraren barnealdeko indarrek altxatu zituzten horma ikusgarri horiek bertikal utzi arte.

Zumaian ekingo diogu ibilbideari eta ongi seinalatutako bideari jarraituaz Debara iritxiko gara.

Bidean, Elorrixa, Sakoneta.. igaroko ditugu 15Km inguruko ibilaldian.

Informazio gehiago wikiloc-en.

Ibilaldian zehar ikusiko ditugu:

  • Kantauriko Kostako herriak
  • Inguruko gailurrak
  • Inguruko baserriak

ERLO

Erlo(1026m) Izarraitz mendikateko tontorrik garaiena da.

Urtarrilaren 1 ean Erlo tontorrean  ospatzen du Lagun Onak M.B. Elkarteak urte berriaren hasiera.

Attolako atsedenlekutik ekingo diogu ibilbideari.

Kakute azpikaldetik igoko gara, Izkiturriko iturriaren ondotik Zamalekuraino.  Hemendik aukera desberdinak daude:

erlora igotzen den pistari jarraituaz igo .

Xoxoteko Aterpera jarraitu eta ondoren Xoxoteko gailurra eginda potzutik zehar igo.

Informazio gehiago Wikiloc-en.

Ibilbidean ikusiko deguna:

  • Kantauriko kosta
  • Inguruko herri eta gailurrak
  • Inguruko baserriak

** Ibilbideak beste aukera batzuk eskaintzen ditu:

  • Azpeita, Azkoitia, Zestoa aldera jeitxierak