EKAINEKO gazte erronkak

Egin klik xaguarekin mendien gainean, beraiei buruzko informazioa ikusteko:

Mendiak igotzean erabili ondorengo formularioa zuen igoerari buruz guri mezua bidaltzeko.

Jaiotze data
Aukeratu argazkia
Aukeratu argazkia
Aukeratu argazkia
Oharra: formulario honen bidez “Erronkan” parte hartzeko jasoko diren argazki eta datuak Lagun Onak M.B.-ren esku geldituko dira. Honek hemen bidalitako datu eta argazkiak bere web gunean edo 75. urteurrenari buruzko albisteetan partekatzeko eskubidea izango du. Bidaltzaileak nahi duenean eskatu ahal izango du bere datuen ezabaketa/zuzenketa lagunonakmb@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

Arroita (Arauntza)

Azpeititik – Arroita(Arauntza) igoera.

Honi buruzko informazioa Wikilock-en

Azpeititik abiatu eta Arroita(Arauntza) igoera.

Arroita(Arauntza): Azpeitia eta Loiola ingurua ikuspegi bikaina duen Azpeitik ogailurra.

Ibilaldian zehar ikusiko duguna:

  • Azpeiti eta inguruko  ikuspegia
  • Inguruko mendi gailurrak

Oharra: ibilbideak beste aukera batzuk eskaintzen ditu:

  • Sañu, Hernio aldera jarraitu
  • Arauntza baserriri jeitxi eta Oielantzundik Azpeitira itzuli

Honi buruzko informazioa wikilock-en.

SAMIÑO

Oñatz-Samiño-Pagotxeta-Oñatz zirkularra.

Honi buruzko informazioa Wikiloc-en.

Oñatz auzotik abiatu eta Samiño(Iruarrieta) igo. Ondoren Pagotxetatik berriro Oñaztera.

Samiño: Baita ere Iruarrieta deitzen zaio. Bertan bait dago hiru herri banatzen dituen arria: Zumarraga, Azkoitia eta Azpeitia.

Ibilbidean ikusiko deguna:

  • Oñatz , Aratz Erreka eta Kukuerri  inguruko baserriak
  • Samiño  gailurra . gipuzkoa eta Euskal Herriko hanbat mendi ikusteko aukera ematen duena

Oharra: ibilbideak beste aukera batzuk eskaintzen ditu:

  • Izazpi gailurrera
  • Oleta ingurura

PAGOETA

Oñatz-Samiño-Pagotxeta-Oñatz zirkularra.

Honi buruzko informazioa wikiloc-en.

Iturraranen abiatu eta Agorregira. Bertatik Aia herritik igarota Pagoetara. Ondoren zirkularra osatuaz berriro Iturranera.

Pagoeta: Zarautzko gailur nagusia. kosta eta gipuzkua erdiguneko paisaia paregabeaz gozatzeko aukera ematen duen tontorra.

Ibilbidean ikusiko deguna:

  • Aia aldeko baserri eta inguruak
  • Zarautz eta ingurua

Oharra: Ibilbideak beste aukera batzuk eskaintzen ditu:

  • Aizarnatik Ertxina ingurura
  • Etumeta ingurutik Azpeitira