Hemen dituzue UZTAILEKO gazte erronkak

Egin klik xaguarekin mendien gainean, beraiei buruzko informazioa ikusteko:

Mendiak igotzean erabili ondorengo formularioa zuen igoerari buruz guri mezua bidaltzeko.

Jaiotze data
Aukeratu argazkia
Aukeratu argazkia
Aukeratu argazkia
Oharra: formulario honen bidez “Erronkan” parte hartzeko jasoko diren argazki eta datuak Lagun Onak M.B.-ren esku geldituko dira. Honek hemen bidalitako datu eta argazkiak bere web gunean edo 75. urteurrenari buruzko albisteetan partekatzeko eskubidea izango du. Bidaltzaileak nahi duenean eskatu ahal izango du bere datuen ezabaketa/zuzenketa lagunonakmb@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

KAKUTE

Attolatik Kakutera igoera.

Kakute (924 m) Izarraitz mendilerroko hiru tontor nagusietako bat da, Erlo (1026 m) eta Xoxote (912 m) tontorrekin batera.
Informazio gehiago wikiloc orrian

Ibilbidean ikusiko deguna:

  • Attola
  • Inguruko herri eta gailurrak
  • Inguruko baserriak

Oharra: ibilbideak beste aukera batzuk eskaintzen ditu:

  • Xoxote eta Erlo aldera
  • Azkoiti/Azpeiti aldera jeitxierak

Ertxina

Zestoatik Ertxina tontorrera igoera.
Informazio gehiago: wikilok orrian

Ertxina, Zestoan aurkitzen den gailurra.  Bertara igotzerakoan Zestoa eta Aizarna lotzen zituen kaltzada zarrean igaroko gara.

Ibilbidean zehar ikusiko ditugu:

  • Zestoa
  • Akua bailara
  • Inguruko mendi gailurrak
  • Inguruko baserriak
    Oharra: Ibilbideak beste aukera batzuk eskaintzen ditu:
  • Aizarna aldera ibilaldia
  • PR-GI 142 ibilbidea jarraituaz Aizarnazabalera jarraitu

Eizmendi

Nuarbetik Eizmendira igoera eta Urrestillara jeitxi.
Informazio gehiago Wikilok orrian

Eizmendi, San Migel baseliza.
1511. urtetik San Juan de Yzmendi izenarekin ezagutzen da eta Gerra Zibilean Santu honen gurutzea San Migelegatik aldatu zen.

Ibilaldian zehar ikusiko ditugu:

  • Nuarbe, Urrestilla
  • Azpeitia, Urrestilla ikuspegia
  • Inguruko mendi gailurrak
  • Inguruko baserriak

Oharra: ibilbideak beste aukera batzuk eskaintzen ditu:

  • Eizmenditik Elosiaga aldera
  • Eizmenditik Urraki gailurra