Herriko txoko eta gailurrak ezagutuz

Apiriletik urrira bitartean, hilabetero gailur eta txoko desberdinak zehaztuko dira eta Erronka osatzen dutenen artean zein parte hartzera animatzen diren mendizale gaztetxoen artean opariak zozkatuko dira.
  • 1. NOLA BURUTUKO DA?
    Hilero Lagun Onak Mendi Bazkunak inguruko 3 tontor edo txoko izendatuko ditu. Hilabete bakoitzean izendaturiko gutxienez bi leku horietara joaten den gaztetxoak, hileko erronka osatua izango du.
  • 2. HILERO SARIEN ZOZKETA:

    Hilero, erronka osatzen duten mendizaleen artean, Bertaneko dendetan gastatzeko 30€ko lau bale zozketatuko dira.

    Erronka osatu ez arren, partehartzaile guztien artean, Lagun Onak M.B. Elkarteak 75. urteurrenerako atera dituen bi kamiseta zozkatuko dira.

    ** Hilero pertsona bakoitzak sari bat eskuratu ahal izango du.

  • 3. NORK ETA NOLA PARTE HARTU:

    Erronkan” edozein mendizale gaztetxok parte hartu dezake. 0 tik 18 urtera.

    Lagun Onak M.B. hilero aterako duen “Gazte-Erronkako” tontorrak igo beharko dira. Tontorreko pare bat argazki, batean tontorra azalduko da eta bestean mendizalea tontorrean, web guneko honetako gazte-erronkak-tontorrak ataleko formularioa erabiliz bidali behar dira.

    Lagun Onak M.B. elkarteak hilabeteko lehenengo astean egingo ditu publiko zozketak. Hilabeteko azkenengo astean datorren hileko “Erronkako” zerrendaren berri emango du.

OHARRA

“Erronkan” parte hartzeko jasoko diren argazkiak Lagun Onak M.B. ren esku geldituko dira.

Antolatzaileak