6 - Zona de Loiola. ¿Robada a Azkoitia?

azpeitiko-mendi-gida

1 Loiola 2 Errekarte 3 Agite 4 Lete 5 Mendizabal 6 Txalintxo7 Mandiolatza 6 Loiola

loiola-kukuheri

  • Duración: 2:30 - 3:00 horas
  • Dificultad: mendia-zailtasuna-2
  • Otras opciones: A Azkoitia,desde Kukuherri, desde Txalintxo a Berrotzueta y Loiola.

 

 

1. Loiolako basilika aurretik. Loiolako Santuregi aurretik ezkerrera abiatu, Herri Irratia eta Loiolatxo artetik gora Gojarte Etxetik pasatu eta Anaia Garateren jaiotetxera iritsi. Bertan eskubira Sokin eta Agite baserrietara irteten den bidea hartu behar da, pinudi artetik Sokin baserrira iritsi arte. Gero, ganadutegi baten aurretik, Agite baserrira heldu. Agiten, iturri ondotik abiatzen den bidea hartu, eta segituan berriz ere eskubikoari heldu, topa daitezkeen baso bide guztiak kontutan hartu gabe, Lete eta Letetxo baserrietara iritsi arte.

2. Larrumera. Sistiagatik Askoitira doan bidearekin bat egin eta Larrume baserrira iritsi. Beherantz Mendizabal baserrira joan.

3. Txalintxora poliki-poliki. Baserria ezkerrera utziz lantokiaren aurrera iritsi, eta eskubitik pastu. Lantokiaren bukaera aldera, gora abiatzen den bidezidorra hartu. Nahiko azkar bidegurutze bat dago; eskubira gora eginez borda baten ondotik pasatu eta bidean pixka bat behera eginez Azpeitia-Loiola aldea ikusten da. Zerbait aurrerago, Loiolatik Mandiolatzatik datorren bidearekin bat egiten da (bide hori gero jaisteko erabili). Txalintxo goraino (270 m) jo.

4. Loiolara. Loiolarako bidea, goian bukaeran egindako bera da, gero Mandiolatza baserritik Loiolako aterpetxera iristeko. Haren eta Urola ibaiaren artean dagoen bidetik Loiolako Santutegi aurreraino jo behar da.