2 - Por Oñatz, una subida inusual

azpeitiko-mendi-gida

1 Garmendi 2 Goena 3 Tratamiento de aguas 4 Garin 5 Oñatz 6 Garmendi

onatz-loiola

  • Duración: 2:15-3:00 horas
  • Dificultad: mendia-zailtasuna-2
  • Otras opciones: Izazpi, hacia Samiño, hacia el arroyo de Sistiaga.

 

 

1. Garmendi gainean. Ezkerrera abiatu bahar da, Etxeberria atzetik pasatu eta Zabaletxe baserriraino. Gero, aurrera jarraitu, une batean Landeta aldea ikusiz. Une batez behetik datorren bide bati gora aldera ekin behar zaio, Larre baserriaren ondotik gora, Zerrategi ondoan Goenako kanparaino iritsi arte. .

2. Pinuditik barrena. Zerrategi baserriaren ondotik irten eta Oñatzera doan errepidean 300 bat metro egin. Uren trataleku azpian dagoen bihurgunean errepidea utzi eta eskubira dagoen pista batean sartu behar da. Han, pinudian zig-zag bat eginez uren tratalekugainaldean kokatu, hesi bat pastuz.

3. Berriro eskubira. Belardian jarraitu behar da, eskubitik, nabari den bidetik, buelta moduko bat egin eta aurreko tontortxoaren gainaldera. Pasabidea aurkitzeko pixka bat aurrera egin, eta pasabidean beste aldera pasatu..

4. Harrobira. Pinudiaren ezker aldetik hesiaren kontra jarraitu eta berehala, pagadi eta pinudi artetik pasatuta bidezidor bat hartu behar da. Hurrengo pinudian gurdibide bateraino segitu, eta eskubitik Garin baserrietara; aurretik, ate-sare batean ezkerreko bidea hartu eta bi baserrien erdira iritsi.

5. Erreka ondotik. ezkerrera jarraitu behar da, Oñatzera doan errepidearekin topo egin arte, eta bide horri segitu, Oñatzeraino. Oñazko elkartearen ondotik gurutzera doan bidea hartu behar da (410 m).

Itzulera. Oñatz auzoko plazara joan, eta handik hasierara errepidez 3 km eta erdi egin.