1. etapa: Azpeitia - Zarautz

Data: . Argitaratua Azpeitia - Hazparne

 

azpeitia hazparne lehen etapa

    1. ETAPA:
  • Urtarrilak 14 AZPEITIA - ZARAUTZ
  • Azpeitia - Zestoa - Oikia - Askizu - Zarautz

Burute den etaparen nondik norakoak:

Argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHskSH71ED

 

 Etaparen laburpena:

Goizeko 8:00 tan Udaletxe azpian zen zita. Aurrez izena emanda zeuden 52 lagunetatik 38 azaldu ziren eguraldiari, gripeari… aurre eginez.

Lagun Onak M.B. ko Lendakari Aitor Unanuek ongietorria eman zien bildutakoei. Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoan parte hartzera animatu zirenei eskerrak ondoren eta txistulariak “ikusi Mendizaleak” jotzen zutenarekin bat ekin zitzaion ibiltzeari. Txistularien laguntzaz Etxe zuri alderaino joan eta Azpeitia agurtu genuen.

Ordurarte ateri zen nahiz eta eguraldi oso txarra iragarrita egon. Txistulariak ixiltzearekin bat tximista eta trumoi hots batek norbait esnatu zuen goia eta izugarrizko txingor zaparrada hasi zen. Anardi industrigunera iristerako atertu zuen baino lurrean nabaria zen bota zuenaren arrastoa, bidea zuri azaltzen zen. Aurrera eginez Lasaora eta ondoren Zestoako herrira. Ondoren iritxiko ginen Iraetara.

Hemen bidegorritik atera eta futbol zelaiaren ondotik aurrera egin genuen. Dena laua ezin izan eta aurreneko maldak Ibañarrieta aldera igotzeko. Lenengo maldak eta lenengo lokatzak.

Eguraldiak argitzeko joera bat artu zuen eta Oikiararteko bidean paisaia politak ikusteko aukera izan genuen. Inguruko mendiak elurturik ikusten ziren: Erlo, Ernio, Pagoeta…, Zumaia aldea eta ere ederki ikusteko aukera izan zen.

11:10 aldean Oikiara iritxi ginen eta bertako Artelagun Elkartean hamaiketakoa iragarria genuen. Salda, txorixo eta haragi egosia, eta hoiei laguntzeko edaria, ordurarte egindako esfortzua errekuperatzeko nahikoa. Gainera bertan dastaketan hari ginen bitartean izugarrizko euri jasa bota zuen

11.30 inguruan , eta iada berriro ere ateri zela ibiltzeari ekin genion. A-8 autopista gainetik pasa eta trenbidea tunelean gurutzatuz Artadi baserrira igo ginen. Bertatik beti ere altuera pixkat irabaziz Askizu aldera igaro ginen.

Askizu, aldamenean utzita Getaria alderantz. Jendea pozik zihoan, ateri, bide erraza… baina berriro ere euri jasa. Euritakoak jantzi, aterkiak… bakoitzak hal zuena eta pausoz pauso aurrera. Santiago bidea erabili genuen Zarautz aldera iristeko. Ateri eta nahiko argi zela iritxi ginen Zarautzko balkoira: Santa Barbarako ernitara. Ikuspegi ederra zuen Zarautzek, jende askorik ikusten ez bazen ere hainbatetan gainezka izaten den malekoian.

Santa Barbaratik berakoa oso bide deserosoa. Bidea konpontzeko lanak egiten hari dira nonbait eta horri egunean egindako euri zaparradak geitu eskero lokatza seguru. Hala topatu genuen baina azken jeitxiera zenez pazientzia haundiarekin hartu eta Aiten Etxe aurrera denok sano jeitxi ginen. Bertatik 25Km ibilia amaituz Munoara. 13:45 ziren ordurako.

Partaide guziak iritxi zirenean Azpeitia-Hazparne egitasmo honetan izango diren sei etapetan sellatuko den txartela banatu zitzaien. Ondoren 1. Etapako taldeko argazkia atera genuen berriro ere euripean, baina autobusa zain genuen aldatzeko erroparekin. Zarautzko Pagoeta elkarteak utzi zigun beraien lokola aldagela bezala. Eskertzekoa detallea.

Hori gutxi ez eta bertako kide Luix Mari Zulaikak aurrean dagoen Elkartean mokadutxoa prest zuen. Txorixo pintxo, gaztaia, menbrilloa, turroiak…

Jaten eta lagungiro ederrean amaitu genuen beraz lelen etapa. 15:00 tan batzuk Azpeitira eta beste baztuk Bilbora zegokion autobusetan.

Otsailaren 11 ko bigarrenaren zain!!!!

Jarraian duzue 1. etapako ibilbidearen Tracka:

24.8 km, 05:56:21