5. etapa: Sara - Kanbo

Data: . Argitaratua Azpeitia - Hazparne

azpeitia hazparne 5etapa

5. ETAPA:

  • Maiatzak 6, SARA - KANBO (26 km.)
  • Sara - Pinudietako lepoa (Ainhoa) - Kanbo

.Argazkiak banaka ikusteko lotura: https://flic.kr/s/aHskWrd86m

 

     Goizeko 7:00 tan eta agindutako eguraldia baino askoz hobearekin 80 lagun sartu ginen autobusean Sararako bidean.

     Ordu ta erdi geroago iritxi ginen Sarara eta bertan genituen beste 25 lagun Hazpandarrak. Beraz 105 lagun Azpeitia-Hazparne egitasmoko 5. Etapari hasiera emateko prest.

     Hazpandarren gidaritzapean egin genuen ibilbide guzia GR-8 jarraituaz. Lenengo Suhamendi gainera malda eroso batzuk gaindituaz. Bertatik paisaia paregabea; batetik askotan begiratu genion Larrun tontorra, inguruko beste hainbat tontor(Artzamendi, Gorramendi,…) eta  baita Lapurdiko kostaldea ere ederki nabarmentzen genituen.

     Aurrera oso bide politetatik zehar eta Hiparraldeko paisaiaz gozatuaz Pinudietako leporantz. Zertxobai lenago zuten Hazparneko lagunek hamaiketako bikaina prestatua, eguraldi txarraren beldur borda batean, Espeleta eta Ainhoa artean. Hamaiketakoa dastatzen genuen bitartean bertatik ere paisaia bikaina izaten jarraitzen zuen; Baiona, Biarritz eta beste hainbat herri ere ikustera iristen ginelarik.

     Sabelak beteta aurrera ekiteko garaia. Pinudietako lepoan  taldeko kide gutxi batzuk etapa erdia egin eta geratzea erabakitzen dute, besteokaAurrera jarraitzen degu.

     Gainez gain eta aurreko etaparekin gonbaratuz oso eroso Itsasuko lurretan zehar ibilaldian aurrera. Kanbora hurreratzen eta baita iada Egitasmoko helmuga den Hazparneko lurrak gertuago ere.  Iada kokatzen hasiak Hazparne non dagoen eta Hiru Zango festa non izango den ere.

     Kanbora iritxi aurretik beste geldiune bat berriro ere jan eta edateko.  Behin indarrak berriro ere errekuperatuta Kanbora iristeko gelditzen zaizkigun 3-4 bat kilometro egitea falta.

     Arratsaldeko 16:45 ingururako Kanbora irsten hasi ginen.  Ordutegi aldetik ere ongi genbiltzanez eta aurreko etapetan ez bezala ordu erdi bat hartzen degu Kanboz gozatzeko.

     17:45 inguruan etxerako bidea berriz ere autobusetan sartuta. Autobus bat zuzunean Azpeitira eta bigarrena Hazparneko jendea Saran utzita.

     Ekainaren 4 azken etapa gelditzen zaigu eta iada antolatzaileok egun hori prestatzeari ekinda.

     Guziok gonbidatuta !!!!

 

Jarraian duzue 5. etapako Tracka eta ibilbidearen irudia (handiago ikusteko egin klik xaguarekin gainean):

26.2 km, 16:34:00