Seguridad en la montaña, consejos prácticos
Consejos para disfrutar de la montaña:
Medidas preventivas y normas elementales
- Aurretik hartu beharreko neurri prebentiboak
- 1. Saiatu lagunartean ibiltzen eta taldea alde batera ez uzten.
- 2. Ibilbidean erreferentzi puntuak markatu, bidea orientatzeko baliagarriak izango dira (haitzak, ibarbideak, basoak, bidegurutzeak, muinoak, ibaiak,...).
- 3. Ez itzazu indarrak xahutu, eta ez ezazu alferrikako ahaleginik egin.
- 4. Tartean behin atsedena hartu.
- 5. Ura sarri edan ezazu; bidean aurkitzen dituzun iturrietako ura edateko modukoak izango dira.
- 6. Atsedenaldiak zerbait jateko eta edateko aprobetxa itzazu.
- Ibilaldia hasi aurretik hartu beharreko neurriak:
- 1. Ibilaldia planifikatu.
- 2. Jarraitu beharreko ibilbidea mapa baten bidez aztertu.
- 3. Eguraldiaren berri izan.
- 4. Familikoei edo lagunei ibilaldiaren berri eman, eta berau egiteko kalkulatutako denboraren berri ere bai.
- 5. Ekipamendu egokia eraman. Xira eta berotuko duen arropa, mapa, urez betetako kantinplora, janaria (txokolatea, piku lehorrak, aranak...) eta oinarrizko botikina.
Seinalizazioa eta orientazioa
- Bideen seinalizazioa:
- Zuri-gorriak. Mendi-ibili luzeko bideentzako seinalizazioa da. G.R.ak dira. Gutxienez, sei egunez irauten duten ibilbide handietan garatzen dira. Bide hauek probintzi bertan edota probintzi artekoak ere izan daitezke.
- Zuri-horiak. P.R. bezala ezagutzen diren ibilaldiak adierazten dituzte. Bideskak ez dituzte sei egunak gainditzen eta ingurune jakinen ezagupenean oinarritzen dira. Hauek, sarrerako puntura itzultzen direnean, 'zirkula' izena hartzen dute.
- Zuri-berdeak. S.L.ak dira. P.R. ibilbideen irizpide berdinekin diseinatutakoa baina laburragoak diren ibilaldiak dira. Askotan herrigune konkretu baten inguruan gauzatzen dira. Herri horrek dituen aberastasunak txango eroso baten bitartez ezagutzeko modua izanez.
- Orientatzeko moduak:
- Mendiaren iparraldean dauden haitzak eta harriak labainagoak egoten dira.
- Hegoalderantz begira dauden hormak lehorragoak egoten dira, iparralderantz begira daudenak baino.
- Hegoalderantz begira dauden zelaietan elurra eta hezetasuna lehenago desagertzen dira.
- Mendiaren zelai bat bakarrik elurtuta dagoenean, hori da iparralderantz dagoena.