
Urriaren 31n, denboraldiko azken irteera egingo dugu Pirinioetara. Ohi baino ibilaldi luzeagoak proposatzen dizkizuegu, baina ingurune eramangarriagoetan. Eta, bide batez, Auñamendietako lekurik ezagunenetako batzuk bisitatuko ditugu: Bujaruelo, Brazatos, Gavarnie… Mendikate honetaz gozatzeko aukera ezin hobea! Beraz ez galdu denbora, eta eman izena gure web orrian! Plaza mugatuak!
IBILALDIA ETA ORDUAK
Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du urriaren 31ko eta azaroaren 1eko astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.
- Urriak 31, larunbata (24 km, +1.300m)
Goizeko 4:00retan abiatuko gara anbulategi aurretik, autobusez. 8:30ak aldera Baños de Panticosara iritsi eta oinez hasiko gara, GR-11 jarraitzen. Ibones de Brazatora igoko gara lehenengo, eta hor gaudela inguruko gailurren bat egingo dugu. Ondoren, bidera itzuli eta Ara bailarara jaitsiko gara, eta hau jarraituko dugu Bujarueloko aterpera heldu arte. Bertan afaldu eta egingo dugu lo.
- Azaroak 1, igandea (21 km, +1.300m)
Aterpean gosaldu ostean, aldapa gora hasiko gara eta Bujarueloko lepora igoko gara. Hortik Gavarnie-ra jaitsiko gara, eta herrigunean amaituko dugu ibilaldia.
GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea. Lagun Onak MB ez da ezeren erantzule egiten.
ORDAINA
Ordainak joan-etorria, larunbateko lo-lekua, larunbateko afaria eta igandeko gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.
- Lagun Onak MBko bazkideak: 90 euro.
- Lagun Onak MBko bazkide ez direnak: 110 euro.
IBILALDIAN IZENA EMATEKO
Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.