Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeei zuzenduriko 2 saioa 2027 edizioa

Data: .

 

2027ko edizioan berrikuntzak txertatu nahi izan ditugu, eta oraingoan fisioterapia saio bat izango dugu. 

Bigarren saio honetan, Leire Mugica zoru pelbikoan aditua izango dugu gure artean. Mendi ibilbide bat egin beharrean, azpeitiko igerilekuko aretoan, kirola eta zoru pelbikoaren arteko lotura eta beharrak landuko ditugu. Bi ordu eta erdiko saioa, bi zatitan banatuta izango da, lehenik ezagutza tarte bat, bertan kirolak zoru pelbikoan duen eragina, eta bereziki mendi lasterketek duten eragina azalduko dira. Eta saioaren bigarren eta zati luzeenean, zoru pelbikoa lantzeko ariketak egingo dira. Bernen konsientzia landuz. 

Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: azaroak 14, larunbata.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, Azpeitiko igerilekuan

Saioa teoriko eta praktikoa izango denez, arropa erosoarekin etortzea eskatzen da. Behin amaitutakoan nahi duenak bertan dutxatzeko aukera izango du. 

  • Izena emateko azken eguna: azaroak 12, osteguna, arratsaldeko 18:00.

 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.

Pirinioetara irteera

Data: .

Urriaren 31n, denboraldiko azken irteera egingo dugu Pirinioetara. Ohi baino ibilaldi luzeagoak proposatzen dizkizuegu, baina ingurune eramangarriagoetan. Eta, bide batez, Auñamendietako lekurik ezagunenetako batzuk bisitatuko ditugu: Bujaruelo, Brazatos, Gavarnie… Mendikate honetaz gozatzeko aukera ezin hobea! Beraz ez galdu denbora, eta eman izena gure web orrian! Plaza mugatuak!

 

IBILALDIA ETA ORDUAK

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du urriaren 31ko eta azaroaren 1eko astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Urriak 31, larunbata (24 km, +1.300m)
    Goizeko 4:00retan abiatuko gara anbulategi aurretik, autobusez. 8:30ak aldera Baños de Panticosara iritsi eta oinez hasiko gara, GR-11 jarraitzen. Ibones de Brazatora igoko gara lehenengo, eta hor gaudela inguruko gailurren bat egingo dugu. Ondoren, bidera itzuli eta Ara bailarara jaitsiko gara, eta hau jarraituko dugu Bujarueloko aterpera heldu arte. Bertan afaldu eta egingo dugu lo.
  • Azaroak 1, igandea (21 km, +1.300m)
    Aterpean gosaldu ostean, aldapa gora hasiko gara eta Bujarueloko lepora igoko gara. Hortik Gavarnie-ra jaitsiko gara, eta herrigunean amaituko dugu ibilaldia.

GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea. Lagun Onak MB ez da ezeren erantzule egiten.

 

ORDAINA

Ordainak joan-etorria, larunbateko lo-lekua, larunbateko afaria eta igandeko gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.

  • Lagun Onak MBko bazkideak: 90 euro.
  • Lagun Onak MBko bazkide ez direnak: 110 euro.

 

IBILALDIAN IZENA EMATEKO

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.

Ehunmilak Bira: 7. etapa

Data: .

Otsailean hasi genuen bidea amaitzera goaz. Urriaren 24an egingo dugu #EhunmilakBira-ren azkenengo etapa eta bertan Elosutik Azpeitira etorriko gara, 25 kilometro luzeko ibilaldia osatuz.

Gauean, eta ekimena borobiltzeko, elkarrekin afalduko dugu Mendizaliek tabernan. Animatzen bazara, ibilaldiko ordainketarekin batera egin beharko duzu otordurako ordainketa.

Etorri gurekin, egun polita izango da eta!

  • Eguna: urriak 24, larunbata.

  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.

  • Ibilbidearen ezaugarriak: 25 kilometro, +800 metro.

  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.

  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak).

    • Bazkideak: 7,5 euro.

    • Bazkide ez direnak: 10 euro.

    • Afaria (aukerakoa): 50 euro.

  • Izena emateko azken eguna: urriak 18, igandea.

 

IBILALDIAN IZENA EMATEKO:
Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.

Domusa Tekniken 50. urteurrena

Data: .

Urriaren 25ean, gaztetxoen urteko azken irteera! Domusa Teknikek, 50. urteurreneko ospakizunen harira, bere inguruko txokoak ezagutzera gonbidatu gaitu!

Eta ziurtatzen dizuegu, mendi-bide, baso eta paisaia zoragarriak daudela.

Animatu eta eman izena gure web orriaren bitartez!

  • Eguna: urriak 25, igandea.
  • Ibilaldi mota: gaztetxoen egun osoko irteera.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Itzulera: 15:00ak aldera.
  • Ordaina: doakoa.
  • Izena emateko azken eguna: urriak 22, osteguna.

Oso plaza gutxi gelditzen dira. Interesa izan ezkero bidali mezu bat 635721692 telefonora.

Emakumeei zuzenduriko 1 saioa 2027 edizioa

Data: .

 

2027ko edizioaren prestakuntza lanak martxan hasi ditugu, eta aurten ere ezin utzi alde batera trail mundura emakumeak erakartzeko gure ekimena.

Lehen saio honetarako, Oihana Azkorbebeitia, lasterketaren laguna izango dugu gure artean. Lehen saioa izanik, Izarraitz magalean Aitzbakarretik bueltan pare bat orduko itzulia egingo dugu. Eta nola ez, goiza lagun giroan amaitzeko Iraurgi Saski Baloiko kideekin batera hamaiketakoa izango dugu Zerbeza feriaren baitan. 

Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: urriak 17, larunbata.
  • Irteera: goizeko 8:45etan, Azpeitiko plaza nagusitik.
  • Motxilak Izarraitz pilotalekuan utzi, eta ibilbidea amaitu ostean bertan dutxatzeko aukera izango dugu.
  • Izena ematerakoan adierazi hamaiketakora geldituko zaren edo ez. 
  • Izena emateko azken eguna: urriak 15, osteguna, arratsaldeko 18:00.

 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.