6. etapa: Kanbo - Hazparne + Hiru Zango

el . Publicado en Azpeitia - Hazparne

6etapa hazparne kartela

6. ETAPA: Ekainak 4

 

 Eguneko argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHskXFfGPt

  • .

         Goizeko 7:00 tan sartu ginen bi autobusetan  74 lagun Kanbora hurreratzeko, bertan ekiten bait genion Azpeitia-Hazparne egitasmoko 6.  eta azken etapari.  Etapa egiterakoan Hiru Zango egunarekin bat egingo genuen eta bertan parte hartu.

         Kanbon Hazparneko lagunekin bat e gin eta ibiltzeari ekin genion. Eguraldiak une honetan laguntzen zuen eta paisaia politekin gozatuz, Kanbo berriatik aurrera joan ginen.

         Bertako Udaleko langileak azken egunetan garbituak zituzten herri bideetatik aurrera eginez egin genuen bat Hiru Zango eguneko  ibilbide luzeenareki n  bat.

         Ursuya mendiaren magalean zuten hamaiketakoa egiteko gunea, Hiru Malda deitzen dien lekuan.. Eguraldia aldatu zen momento horretan eta euria hasi zitzaigun. Karpen babespean gozatu genituen bertan prestatuak zituzten jan eta edatekoak.  Horri laguntzeko txistu doinuak.

         Euripen  egin genuen gelditzen zen zatia. Batzuk Ursuya tontorretik igaroaz eta beste batzuk zertxobai beragotik pasatzen den bidexkatik jeitxi ginen Hiru Zango ibilbideak amaitzen ziren  Kurutxetako Bordara.

         Iada Azpeititik 8.15 irten zuten lagunak ere puntu honetara iritxiak ziren. Batzuk eguraldiari aurre eginez Hiru Zangoko ibilbide motzena egiten ausartu ta ibilbidean horaindik; beste batzuk taldekideon zain borda inguran.

         Inguru horretan ongi ezaguna den zikiroa eta beste jateko batzuk dastatzeko aukera izan genuen. Bertako giroa musikaz alaitua izan zen eguraldiari aurre egiteko.

         15:00 tan autobusetara inguratu ginen eta  Hazparne herria ezagutzera habiatu. Erdigunean autobusetatik jeitxi ,  bi herrietako kantujirakoek prestatuak dituzten bertso batzuk kantatu eta herria ezagutuz Hiru Zango antolatzen duten Ezkia Ikastolara iritxi ginen.

         Bertan Lagun Onak M.B. ek Azpeitia-Hazparne. 30 urte. Bi herri pausoz pauso egitasmoa osorik amaitzea lortu duten 19 lagunei opari bat banatu zien, egitasmo honetarako propio egindako motxila bana hain zuzen ere.

        Berriro autobusetara itzuli eta 17:30 inguruan abiatu ginen Azpeitiarrak etxeruntz Hazparnek olagunak agurtuta.

 

 

 

Kanbo+Hiru Zango+Hazparne aukerako Tracka eta mapa duzue segidan:

Kanbo Hazparne mapa

 

14.8 km, 15:16:00