azpeitia hazparne etapakUrtarrilaren 14an, Azpeitia-Zarautz etaparekin, jarriko da abian Azpeitia eta Hazparne oinez lotuko dituen sei ibilaldien egitasmoa, Lagun Onak Mendi Bazkunak Hazparneko lagunekin eta Udalarekin elkarlanean osatu duguna, bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrenaren barruan.

Sail honetan ekintza honi buruzko hainbat informazio izango duzue

5. etapa: Sara - Kanbo

Data: . Argitaratua Azpeitia - Hazparne

azpeitia hazparne 5etapa

5. ETAPA:

  • Maiatzak 6, SARA - KANBO (26 km.)
  • Sara - Pinudietako lepoa (Ainhoa) - Kanbo

Irteera: 07:00etan anbulategi aurrean

Eguneko plana:

Autobusez Sara herrira joango gara. Bertan ibilbideari ekingo diogu. Pinudietako lepoan Hazparneko lagunek prestatutako hamaiketakoa izango degu.

Ondoren berriro ibiltzen jarraituko degu Kanbo herrira iritxi arte. bidean beste geldiune bat izango da bakoitzak ekarritako janaria jateko.

Oharra: etapa erdia (15Km) egiteko aukera izango da; Pinudietako leporaino.

 

 

 

Izen emateko formularioa

Jarraian duzue 5. etapako Tracka eta ibilbidearen irudia (handiago ikusteko egin klik xaguarekin gainean):

26.2 km, 16:34:00

 

4. etapa: Hondarribia - Sara

Data: . Argitaratua Azpeitia - Hazparne

azpeitia hazparne 4 etapa

 

4. ETAPA:

  • Apirilak 8, HONDARRIBIA - SARA (30 km.)
  • Hondarribia - Hendaia - Biriatou - Ibardin - La Rhune - Sara

Irteera: 7:30 tan anbulategi aurrean

Ibiladiko argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHskTHj4HN

Iragarrita zegoen eguraldi bikainarekin, goizeko 7:30 tan 126 lagun bildu ginen Azpeitiko anbulatorio aurrean  autobusak hartu eta Hondarrabiarantz abiatzeko, Azpeitia-Hazparne, 30 urte. Bi herri pausoz pauso egitasmoko 4. Etapan parte hartzeko.

     Hondarrabian motxilak eta bakoitzak ibilaldian beharko zituen elementuak hartu eta zain genuen Hendaiara pasako gintuen itsasontzia.

     Hiru bidaiatan iada denok Hendaian ginen eta bertan genituen Hazparneko 20 bat lagun zain ibialdiari ekiteko.

     9:45 inguruan ekin genieon ibiltzeari Hendaiako kaleetan zehar.Ibilbidean aurrera Biriatura iritxi ginen. Paisaia bikainez gozatuz egiten genuen aurrera.  Eguneko lehen maldak azaldu zitzaizkugun Xoldokagaina aldera harrimatu ginanean.  Malda gogor xamarrak eta jendeak atzeman zion. Taldea luze luze eginda iritxi ginen tontorrera.  Bertatik paisaia dotoreak ikusten ziren: Hondarrabia, Hendaia, Lapurdiko beste hanbat herri (bai kostaldekoak bai bernekoak), Haiako harriak, Larrun , Mendaur… eta urruti baita pirineotako mendiren bat edo beste ere.

     Taldeko hiru lagunek ezin Xoldokagainako maldekin eta  inguru hartan gelditu behar izan zuten, laguntzarekin jaso zituzten harte.

     Gainerako multzoak Ibardineruntz jarraitu genuen, Xoldokagaina eta Mandale tontorren artetik pasata. 14:00 ingurua zen geientsuenok bertara iristerako. Hazparneko lagunek prestatua zuten “hamaiketakoa” gustura dastatu eta taldea banatzeko ordua zen. Batzuk Baionara joango ziren, ETA ren desarme ekitaldira.  Beste taldekide batzuk beriz Ibardinen ziren autobusetan Sarara joateko etapari amaiera emango zioten. Talderik mardulenak Sarara gelditzen ziren beste 14 Km egiteko prest.

     Aurrez aurre genuen Larrun tontor ingurura igo behar genuen.  Oso ibilbide polita iruditu zitzaigun GR-10 ri jarraituaz Larrun azpi azpian kokatu ginen.  Ondoren eguneko maldarik gogorrenak izango zirenak gainditzea gelditzen zitzaigun. Aurrena  Yasolako bentara. Iada malda batzuk pasata , jendea esfortzua igartzen hasia zen; eguna ere oso eguskitsua izaten hari zen, beroa…

     Eguneko bigarren otordua Larrun mendiko lepoan, malda oso gogorak gainditu eta gero. Taldeko zenbait jende hanketan atzematen hasi zen; kalanbreak, bizki igoerak, deshidratazio zintomak…Eguna gogorra zihoan eta orduak aurrera.

     Sara herrira jeistea gelditzen zen, zenbait jende errekuperatu zen igoerako esfortzutik baina zoritxarrez pare bat lagunek ezin izan zuten ibilbidean aurrera jarraitu.. Egin beharreko deiak, tramiteak …egin eta artatuak izan ziren.

     Gainontzeko taldekideei Sararako 6 km jeitxiera gelditzen zitzaigun. 20:00 -20:15 inguruan iritxi ginen Sarara.

     Bertan azpalditik zain genituen lagunekin batu eta autobusetan berriro Azpeitiara

 

Jarraian duzue 4. etapako Tracka eta ibilbidearen irudia:

29 km, 16:20:00

 hazparne hendaia sara

3. etapa: Donostia - Hondarribia

Data: . Argitaratua Azpeitia - Hazparne

azpeitia hazparne 3 etapa

 

3. ETAPA:

  • Martxoak 18, DONOSTIA - HONDARRIBIA (30 km.)
  • Donostia - Pasai San Pedro - Pasai Donibane - Jaizkibel - Hondarribia

3. Etapako argazkiak ikusteko:

 https://flic.kr/s/aHskTK9ppY

     Goizeko 8:00 tan aurrez iragarrita bezela anbulategi aurrean 83 lagun bildu ginen. Ondoren Aritzeta geldiunean  Hazparneko 23 lagun batu zitzaizkigun eta 3. Etapa hasiko genuen Zurriolan beste 3 . Guzira beraz 109 lagun goizeko 9:15 aldean Azpeitia-Hazparne . 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoko 3. Etapa burutzeko.

     Ulia mendia zeharkatu behar genuen aurrena. Ibiltzeko eguraldi aproposa zegoen. Aurreneko malda batzuk gainditu eta bertatik Donostiako paisaia ederrak ikusteko aukera. Partaide askok bidea ez zuten ezagutzen eta oso pozik denak.  Aurrera egin zuen talde haundiak eta normala den bezala denborarekin autsi egiten zen. Horregatik noizean behin biltzeko geldiuneak egiten genituen. “Faro del Plata”tik iada Pasaia gertu. 11:00 tarako gutxi falta zela iritxi ginen San Pedrora. Bertan zain genituen Pasai Donibanera pasako gintuzen itsasontziak.

     3 taldetan 109 lagunok Pasaiako bahia zeharkatu genuen eta berehala ginen beraz Pasai Donibanen.

     Ibilbidean  aurrera, eguneko maldarik gogorrenak genituean zain. GR-121 delakoari jarraituaz Jaizkibel aldera igo behar genuen. Igoera gogorra bezain polita , itsasoa gertu gertu genuela.  Igoeran  ere geldiune batzuk egin genituen  taldea biltzeko. Tontorrera iritxi aurretik eguneko lenengo otordua egiteko garaia.

     12:30 aldera iritxi ginen aurreko bi etapetan ere zeregin horretan ibili diren Oikiako lagunek guzia prest zuten gunera. Garai ederra zen jan edanarako. Aurreko etapetan bezala; salda eta txorizo eta haragi egosi pintxoak. Edateko berriz sagardo, ardo, ura… Jendeak eskertu zuen horaingoan ere detallea eta berriro ibiltzeko prest.

     Ibilaldiko puntorik garaienera iritxi ginen; Jaizkibel mendiko antenetara. Iada beheruntz hasteko unea genuen eta jendeak eskertu zuen hori. Pasaiatik egindako igoera zenbaiten hanketan eta eragina egiten hasia bait zegoen.

     Bista ikaragarriak aurrean eta atzekaldean genituela; aurrekaldean Txingudi guzia ikusten genuen, baita Hiparraldeko kostako hainbat herri ere. Atzera begiratzeko tartea hartu eskero berriz une askotan Donosti alderaino eta Kantauriko hainbat kostako herri ere bai.

     15:30 ingururako iritxi ginen Guadalupera. Bertan beste geldiune bat geneuen aurreikusita. Bakoitzak motxilan ekarritako janaria jateko unea zen. Hori bai edateko Oikiako lagunei horaindik gelditzen zitzaien edatekoa  eta berriro ere laguntzen genituen.

     Antolakuntzan gabiltzanon artean keska bat genuen. Ibilaldiaren gogortasuna ikusita iada puntu honetan ordubete inguruko atzerapenarekin genbiltzala ikusi genuen. Aurrez ere zerbait horrelakoa gerta zitekela aurreikusia  genuenez erabakiak hartzeko garaia eldu zitzaigun. Erabakia izan zen  amaitzeko geratzen ziren iha 10 km egiteko sailtasunak ikusten zituen jendearentzai ibilbide alternatibo bat ipintzea. Berau Guadalupetik  aintzinako GR-121 jarraituaz Hondarrabira jeistea izan zen. Ibilbide hau askoz motzagoa izango zen . 

     Paratideek hori ulertu zuten eta 15-20 lagun ibilbide motzetik jeitxi ziren Hondarribiraino eta gainontzekoak aurreikusita zegoen Talaiako bidetik.   Talaiako bidetik ibilbidea osatu zutenak Higerreko Faro ondotik igarota iha 29 Km osatuaz amaitu zuten 3. Etapa 17:45 inguruan.

     Motzetik jeitxi zirenak askoz lasaiago jeitxita ere inguru horretan amaitu zuten. Horrela guziok berriro bat egin genuen eta zain genituen autobusetan Azpeitiarako itzulera egitea besterik ez zitzaigun gelditzen.

     Itzulera horretan Aritzetako gekdiunean Hazpandarrak agurtu genituen Aprililaren 8 ra arte.

Jarraian duzue 3. etapako ibilbidearen Tracka:

26.9 km, 08:36:04

 

2. etapa: Zarautz - Donostia

Data: . Argitaratua Azpeitia - Hazparne

azpeitia hazparne bigarren etapa

 

2. ETAPA:

  • Otsailak 11 ZARAUTZ - DONOSTIA (25 km.)
  • Zarautz - Donostia - Igeldo - Donostia

 

 

 

 

Etapako argazkiak ikusteko lotura: https://flic.kr/s/aHskU9Wf9E

Etaparen laburpena:

Otsailak 11. eguna ere iritxi eta goizeko 8:00 tan 90 laguneko taldea Anbulategi aurrean prest ginen Azpeitia-Hazparne. 30 urte bi herri, pausoz pauso egitasmoko 2. Etapa egiteko.

     Bi autobusetan sartu eta Zarautzera. Bai geu eta baita partaide asko ere harrituta jendearen partaidetza ikusita. Oso talde haundia, kontutan izanda Zarautzen Hazparneko lagunak (8 lagun) eta beste pare bat ere bai zain izango genituela.

     8:45 inguruan Munoan hasi ginen ibiltzen. Zarautzko malekoia igaro eta  Mollarri ingurutik gora Zarautzko Kanpineran ginen berehala lehen maldak igarota. Eguraldi ona genuen; bero haundirik ez baina hego Haizea, momentuz dexenteko bistak .

     Taldearen bateratzea egin eta Orio aldera jeisten hasi ginen .  Lendabizi Txurrukako hondartzara eta ondoren herriko plazara. Bertan egin genuen eguneko bigarren juntaizoa, normala zen bezela taldea ehun lagunekin dexente sakabanatzen bai zen.

     Ondoren Antillako Hondartzara eta bertan eguneko malda gogorrenak izango zirenak gaindituz Itxaspe baserri ondotik, Kukuharri aldetik Orioko bentara. Pixkat aurrerago  Luzarbeko egonlekuan  prest genuen, Oikiako lagunek prestatutako hamaiketakoa. Salda, txorixo eta haragi egosia jateko eta , ardo , sagardoa eta ura beraiei lagundu ahal izateko. Ordurako hamaiketerdiak inguru ziren eta jateko sasoi ederra.

     Ordu erdi inguru geroago berriz martxan. Eguraldian aldaketa nabaritu zen, iada behe laino pixkat eta sartu zuen, tenperatuta jeitxi ere bai. Igeldo alderuntz Santiago bidetik egin genuen, ibilbide polita, nahiz eta eguraldi aldaketak paisaia ederrak ikustea pixkat ostopatzen zigun.

     Igeldo inguruan beste taldearen bilketa bat egin eta nahiko azkar ginen Ondarretako Hondartzan; 14:15 inguruan. Bertan eguneko taldeko argazkia atera, eta Donostiako hiru hondartzak igarotzea bakarrik gelditzen zitzaigun etapa amaitzelo. Ondarreta, Kontxa, Udaletxea, Bulebarra, Kursala … ezagunak egiten zaizkigun tokiak igaro eta 15:00 inguruan Zurriolako Hondartzan amaitu genuen  etapa 26 km egin ondoren.

    Guzia ondo irtenda, taldeko ambiente ederrarekin iada denok Martxoko hirugarrenakin pentsatzen egin genuen Azpeitiarako itzulia autobuses.

     Denok gonbidatuta Martxoaren 18 an Donostia-Hondarribia 3. Etapa burutzera.

 

Jarraian duzue 2. etapako ibilbidearen Tracka:

26.1 km, 06:13:16

 

1. etapa: Azpeitia - Zarautz

Data: . Argitaratua Azpeitia - Hazparne

 

azpeitia hazparne lehen etapa

    1. ETAPA:
  • Urtarrilak 14 AZPEITIA - ZARAUTZ
  • Azpeitia - Zestoa - Oikia - Askizu - Zarautz

Burute den etaparen nondik norakoak:

Argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHskSH71ED

 

 Etaparen laburpena:

Goizeko 8:00 tan Udaletxe azpian zen zita. Aurrez izena emanda zeuden 52 lagunetatik 38 azaldu ziren eguraldiari, gripeari… aurre eginez.

Lagun Onak M.B. ko Lendakari Aitor Unanuek ongietorria eman zien bildutakoei. Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoan parte hartzera animatu zirenei eskerrak ondoren eta txistulariak “ikusi Mendizaleak” jotzen zutenarekin bat ekin zitzaion ibiltzeari. Txistularien laguntzaz Etxe zuri alderaino joan eta Azpeitia agurtu genuen.

Ordurarte ateri zen nahiz eta eguraldi oso txarra iragarrita egon. Txistulariak ixiltzearekin bat tximista eta trumoi hots batek norbait esnatu zuen goia eta izugarrizko txingor zaparrada hasi zen. Anardi industrigunera iristerako atertu zuen baino lurrean nabaria zen bota zuenaren arrastoa, bidea zuri azaltzen zen. Aurrera eginez Lasaora eta ondoren Zestoako herrira. Ondoren iritxiko ginen Iraetara.

Hemen bidegorritik atera eta futbol zelaiaren ondotik aurrera egin genuen. Dena laua ezin izan eta aurreneko maldak Ibañarrieta aldera igotzeko. Lenengo maldak eta lenengo lokatzak.

Eguraldiak argitzeko joera bat artu zuen eta Oikiararteko bidean paisaia politak ikusteko aukera izan genuen. Inguruko mendiak elurturik ikusten ziren: Erlo, Ernio, Pagoeta…, Zumaia aldea eta ere ederki ikusteko aukera izan zen.

11:10 aldean Oikiara iritxi ginen eta bertako Artelagun Elkartean hamaiketakoa iragarria genuen. Salda, txorixo eta haragi egosia, eta hoiei laguntzeko edaria, ordurarte egindako esfortzua errekuperatzeko nahikoa. Gainera bertan dastaketan hari ginen bitartean izugarrizko euri jasa bota zuen

11.30 inguruan , eta iada berriro ere ateri zela ibiltzeari ekin genion. A-8 autopista gainetik pasa eta trenbidea tunelean gurutzatuz Artadi baserrira igo ginen. Bertatik beti ere altuera pixkat irabaziz Askizu aldera igaro ginen.

Askizu, aldamenean utzita Getaria alderantz. Jendea pozik zihoan, ateri, bide erraza… baina berriro ere euri jasa. Euritakoak jantzi, aterkiak… bakoitzak hal zuena eta pausoz pauso aurrera. Santiago bidea erabili genuen Zarautz aldera iristeko. Ateri eta nahiko argi zela iritxi ginen Zarautzko balkoira: Santa Barbarako ernitara. Ikuspegi ederra zuen Zarautzek, jende askorik ikusten ez bazen ere hainbatetan gainezka izaten den malekoian.

Santa Barbaratik berakoa oso bide deserosoa. Bidea konpontzeko lanak egiten hari dira nonbait eta horri egunean egindako euri zaparradak geitu eskero lokatza seguru. Hala topatu genuen baina azken jeitxiera zenez pazientzia haundiarekin hartu eta Aiten Etxe aurrera denok sano jeitxi ginen. Bertatik 25Km ibilia amaituz Munoara. 13:45 ziren ordurako.

Partaide guziak iritxi zirenean Azpeitia-Hazparne egitasmo honetan izango diren sei etapetan sellatuko den txartela banatu zitzaien. Ondoren 1. Etapako taldeko argazkia atera genuen berriro ere euripean, baina autobusa zain genuen aldatzeko erroparekin. Zarautzko Pagoeta elkarteak utzi zigun beraien lokola aldagela bezala. Eskertzekoa detallea.

Hori gutxi ez eta bertako kide Luix Mari Zulaikak aurrean dagoen Elkartean mokadutxoa prest zuen. Txorixo pintxo, gaztaia, menbrilloa, turroiak…

Jaten eta lagungiro ederrean amaitu genuen beraz lelen etapa. 15:00 tan batzuk Azpeitira eta beste baztuk Bilbora zegokion autobusetan.

Otsailaren 11 ko bigarrenaren zain!!!!

Jarraian duzue 1. etapako ibilbidearen Tracka:

24.8 km, 05:56:21