XXII. ITSASALDEKO IBILBIDE NEURTUA

itsasaldeko-ibilaldi-neurtua

Aurtengo edizioa ekainak 14an izango da eta bi ibilbideren aukera izango dugu, ibilbide luzea deritzona zein ibilbide laburra. Ibilbide luzeak 26 km izango ditu eta laburrak aldiz, 16 km.

· Ibilbide luzea, irteera 07:00
 Irteera Azpeitiko enparantzan izango dugu eta lehen jo puntua Erloko gaina izango dugu. Ondoren, Kakute tontorra zeharkatuz (tontorra igaro gabe), Aitxolaruntz jeitsiko gara. Ondoren Agiro ingurutik Endoiruntz eta azkenik Goltzibar ingurura jeitsi eta poliki poliki berriro ere irteera punturantz, Haitz bakar azpitik.

· Ibilbide laburra, irteera 8:00
Hasierako zatia ibilbide luzearen berdina izango da, erlo igaro eta Izki iturrira iritsi arte. Puntu honetan laburrekoak kakuteko txabola ingurutik ondarbaso aldera hartuko dute eta hemen ibilbide luzearekin elkartuko dira, amaiera ibilbide luzearen berdina izango delarik.

Ibilibidean zehar anoa postuak egongo dira, edari eta jatekoekin  horniturik. Berauen kokapena ibilbideko perfilean agertzen da. Ibilaldiaren amaieran ere nahi adina jan edana egongo da, herriko enparantzan. Dutxen zerbitzua, ere enparantza  nagusitik 50 metrotara egongo da kokatua.

Amaieran aurreneko 500 parteartzaileri Ternua kamiseta bat oparituko zaie eta  parte hartzaile guztientzat paellada egongo da, Lizeaga sagardoaren laguntzarekin.

Ibilbidearen helburuetako bat Azpeiti inguruko mendien ezagutza izango litzateke, ahaztu barik, mendizaletasuna bultzatzea. Ibilaldian parte hartu nahi duen ororentzat irekita dago mendian federatuta egon ala ez.

Izen ematea: federatuak 15€ eta ez federatuak 18€. Izen emateko azken eguna 2015ko Ekainak 10 (20:00)
Nahi duenak kirolprobak web orrian egin dezake izen-ematea: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1295&lang=eu

Nahi duenak ondorengo estekan du eskuragarri ibilbideari buruzko informazio guztia (egitaraua, ordutegiak, arauak...):
XXII. itsasaldeko ibilbideari buruzko informazioa jaitsi

Ibilbide motzeko tracka jaitsi

Ibilbide luzeko tracka jaitsi

Hemen dituzue bi perfilak, ibilbide luzekoa eta motzekoa eta lehen 500 partehartzenekoentzako kamiseta.

mendi martxa luzea 2015    mendi martxa laburra 2015  ibilbide-neurtua-kamiseta