Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Ekainean Pirinioetara goaz!

Data: .

20250607 Arriel

Azkenaldian ez genuen eguraldiarekin zorte handirik izango, baina egoskorrak gara: ekainean, Pirinioetara goaz! Proposatzen dugun ibilbidea polita eta ezberdina da, eta bi egunen artean 40 kilometro inguru eta 2.800 metroko desnibel positiboa egingo ditugu.

Ibilbidea harritsua da oso, eta zati teknikoak ditu. Bi egunetan egongo da gainera gailurra egiteko aukera: larunbatean Arriel (2.824 metro) eta igandean Musales (2.652 metro). Bi tontorrak egitea, hori bai, aukerakoa izango dira.

IBILALDIA ETA ORDUAK

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du ekainaren 7 eta 8ko astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Ekainak 7, larunbata: Soques – Arrémoulit – Petit Arriel (Arriel aukeran) – Arrémoulit – Col de la Lie – Larribet (18 km, +1.800m):
    Irteera: autobusez egingo da bidaia, eta goizeko 2:00etan aterako gara Azpeitiko anbulategi aurretik.
    Lo-lekua: etapa amaieran Larribeteko aterpean afaldu eta bertan egingo dugu lo. Ondorioz, norberaren ardura izango aterpean lo egiteko zakua edo izara eta frontala eramatea.
  • Ekainak 8, igandea: Larribet – Ciseaux bretxa – Ibones de Arriel – Respomuso (Musales aukeran) – Sallent de Gallego (20 km, +1.000m):
    Gosaria: Larribeteko aterpean egingo da. Horren ostean, oinez hasiko gara.

ORDAINA

Ordainak autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.

  • Lagun Onak MBko bazkideak: 90 euro.
  • Lagun Onak MBko bazkide ez direnak: 110 euro.

IZEN-EMATEA

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.

GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.

Sañu Eguna 2025

Data: .

20250420 Sañu Eguna

SAÑU eguna
2025ko Apirilak 27

🥣 Salda eta pintxoak goizean zehar auzotarren eskutik.
📣 Piaspe proiektu eolikoaren nondik norakoak
🪁 Umeentzako jolasak
🪗 Trikitilariak
👕 Kamiseta salmenta postua
...

Elkarrekin igotzeko irteera puntuak:
📌 Azpeitia: *9:00 tan* plazatik. Lagun Onak MB -koekin
📌 Azkoitia: *8:30 tan* liburutegi aurrean. Anaitasuna MB -koekin
📌 Errezil: *8:00retan* udaletxe aurrean Errezil Bizirik-ekoekin.
📌 Zestoa: *9:00tan* gurutzean Agiro-koekin.

Animatu Sañu ezagutzera!

94 lagunek osatu zuten Zegama-Arantzazu etapa

Data: .

20250411 Aizkorri

94 lagunek osatu dute #Azpeitia3HGasteiz ekimeneko 3. etapa. Zegamatik abiatu eta Arantzazuko Santutegirako bidea osatu zuten mendizaleek, batzuk Aizkorriko gailurretik igarota eta besteek Oltzako Bordetatik barrena pasata.

Eguraldiak ateri eutsi zion, eta oinez ibiltzeko eguraldi atsegina izan zen jardunaldi guztian zehar.

Hurrengo etapa, maiatzaren 31an. Ordura arte!

Argazki galeria: labur.eus/gasteiz03

Famili giroan ospatu dugu aurtengo Santa Engrazi Eguna

Data: .

20250416 Santa Engrazi

Apirilaren 13an ospatu genuen aurtengo Santa Engrazi Eguna eta, eguraldi tristea medio, aurtengoa familia giroan egin dugu ia-ia.

Guztira, 10 heldu eta 4 ume animatu ziren ekimenean parte hartzera, eta denek Zestoatik egin zuten igoera. Baseliza bisitatu ostean, umeentzako jolasak egin ziren Aizarnako frontoiaren teilatupean. Datorren urtera arte!

Argazki galeria: labur.eus/santaengrazi25

Sudadera berriak salgai!

Data: .

20250210 Sudaderak

ADI! Elkarteko sudadera berriak salgai! Irudikoez gain, kolore aukera zabala!

Euskadi Sport dendan eskuratu ditzakezu, 30 euro (txanorik gabe) eta 35 euroren (txanoarekin) truke.

Pasa dendatik eta aukeratu zure kolore eta neurria!