Herriko 52 mendizale igandean Zestoan egin zen Eskolarteko Martxan
Pasa den igandean Zestoan egin zen Eskolarteko XXXIV. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtua, eta Azpeititik 52 mendizaleko taldetxo hurbildu ginen, hauetatik 32 umeak. Eguraldia lagun, Agiro Mendi Klubak Akoa eta Ertxina mendiaren bueltan prestatu zuen ibilbide interesgarri eta ederraz gozatzeko aukera izan genuen, ia denetik zuena: basoak, ikuspegi ederrak, kobazuloak… Zorionak antolaketa lanetan ibili zinetenoi eta eskerrik asko parte hartzera animatu zinetenoi. Hurrengo arte!
Argazki galeria: labur.eus/zestoa2023