Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Tutera-Azpeitia: 5. eta 6. etapak

el .

20240516 5 6 etapak

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du ekainaren 22 eta 23ko astebururako (eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin
litzakeen arren):

  • Ekainak 22, larunbata, Iratxeko Monastegia-Ubaba (Pilatosen balkoia) (28 Km):
    • Irteera, goizeko 7:00etan Azpeitiko anbulategi aurrean.
    • Etapa amaieran, autobusean Urbasako kanpingera igoko gara eta bertako Albergean antolatuko da lo-lekua.
    • Afaria, 20:30etan, Kanpingeko jatetxean izango da. Bi plater eta postrea
  • Ekainak 23, igandea, Ubaba-Lizarraga (20 Km).
    • Goizeko 7:00 tan jaikitzeko ordua.
    • 7:30 gosaria Kanpingeko jatetxean
    • 8:00 tan autobusean traste guztiak jasota Ubabara (Pilatosen Balkoira) jaisteko.
    • Etapa 8:30 inguruan abiatuko da.
  • Ordaina: Lagun Onak MBko bazkideak 70€, ez bazkideak 80€ (autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria barne).
  • Izen ematea:
    • Lagun Onak MBko kontu korrontean norbere izen abizenekin diru sarrera egin.
      • Lagun Onak MB Laboral Kutxa: ES71 3035 0020 51 0200093741
    • Agiria Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko da. Baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere (lo leku desberdina, jatorduetan parte ez hartzea…)
  • Plaza kopurua 110 lagun.
  • Izena emateko epea: Ekainak 9. Ordainketa ordenaz gain, aurrez Tutera-Azpeitia 2024 ekimenean parte hartu izana ere kontutan hartuko da eskariaren arabera.
  • Hainbat ohar:
    • Autobusean jaso eta utziko ditugu Urbasako Albergean behar ditugun tresnak, ez dira etapetan gainean eraman beharko.
    • Albergerako lo-zakua bakoitzak eraman beharko du.
    • Bakoitzaren ardura izango dira bi etapetako jan edanak.