Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Tutera-Azpeitia: 7. etapa

el .

20240627 7 etapa

Etapa benetan erakargarria da #TuteraAzpeitia ekimeneko zazpigarrena.

Lizarragatik hasita, Ergoiena bailara inguratuko dugu goi lurretatik, Andiako mendietara iritsi arte. Beriaineko gailurra zapaldu ostean, Etxarrira jaitsiz amaituko dugu mendi-ibilbidea.

Esan beharrik ez dago paisaia zoragarrietan barrena ibiliko garela.

Ohi bezala, izena emateko argibideak gure web orrian aurkituko dituzue. Animatu!

  • Eguna: uztailak 6, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 27 kilometro, +600 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: uztailak 4, osteguna, edo plazak agortzen direnean.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

 

IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK

  1. Bete beheko formularioa.
  2. Egin ordainketa, kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.
    • Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).
  3. Ordainketaren egiaztagaria honako email honetara bidali: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.