Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

86 lagun, Azpeitia-Gasteiz ekimeneko lehenengo etapan

el .

Larunbatean eman genion hasiera #Azpeitia3HGasteiz ekimenari, ia 30 kilometroko ibilaldiarekin. 86 mendizale animatu ziren Azpeitia eta Santa Barbara arteko ibilbidea osatzera.

Aldeko eguraldia lagun, etxetik gertu ditugun natur gune eta paisaia ederrez gozatzeko aukera eskaini zuen txangoak.

Martxoaren 15ean egingo dugu bigarren etapa. Ordura arte! #lagunonakmb

Galeria: labur.eus/gasteiz01