Azpeitia-3EM: 3. etapa
Badator hirugarrena! Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia ekimenean etapak erretzen segitzen dugu, eta oraingo honetan Nafarroako lurretan barneratzen jarraituko dugu, Goizueta eta Labaien lotuz. Ibilbide oso maldatsua da eta nahiko gogorra, kontutan hartzeko zailtasun maila duena... eta kontutan hartzekoa izena ematerako orduan! Bestela, ohi bezala, gure web orrian duzue informazio guztia eta izen-emate formularioa. Animatu!
- Eguna: martxoak 11, larunbata.
- Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
- Ibilbidearen ezaugarriak: 24 kilometro, +1.400 metro.
- Irteera: goizeko 7:30etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (autobusean bertan egingo da):
- Bazkideak: 8 euro.
- Bazkide ez direnak: 10 euro.
- Izena emateko azken eguna: martxoak 9 osteguna.
- Ibilbidearen track-a: hemen.
Izen ematea ongi gauzatu dela baieztatzeko, email bat jasoko duzu.
IZEN EMATEA ITXITA