Emakumeen 3. Saioa
Argazkia: Ferndando Unanue
Aupa lagunak‼
Emakumeei bereziki zuzenduriko trail saioekin jarraituz, gogoratu hurrengo irteera Urtarrilaren 13an izango dela. Irteera honetan gure artean aski ezaguna den Oihana Azkorbebeitia izango da gidaritza lanak egiten. Oihana, dakizuen moduan, gure bi edizioen garailea izan da eta irteera honetan azalduko dizkigu hurrengo urterako dituen asmoak.
Azpeitiko igerilekutik atera eta Izarraitz aldean barrena egingo dugu edizio honetako hirugarren ibilbidea. Ibilbidea amaitu ahala bertan dutxatu ahal izango dugu. Ibilbidea apur bat luzatuko denez, oraingoan igerilekuan bertan izango dugu mokadutxo axkar bat egiteko aukera.
ADI irteerako xehetasunei:
🗓️ Urtarrilaren 13an Azpeitiko igerilekuan 8:00tan elkartu. Motxilak utzi eta zuzenean abiatuko gara (kontutan izan, igerilekua itxikita egongo dela abiatzeko garaian, motxilak alboko lokalean utziko ditugu, abiatu aurretik ez da aldagelak ibiltzeko aukerarik egongo)
Izen emateko garaian, mesedez, Saioaren amaierako mokadutxora geldituko zara? Galderari erantzun.
- Eguna: urtarrilak 13, larunbata
- Ibilaldi mota: emakumeei zuzenduriko trail saioa
- Irteera: goizeko 8:00etan, azpeitiko igerilekuan.
- Izena emateko azken eguna: urtarrilak 10, asteazkena.