Azpeitia-Mandubi Domusa Teknik 40 mlk 1/2
Aupa lagunak‼
40MLK lasterketaren ibilbidea ezagutzeko bi irteera antolatuko ditugu aurten ere. Hona hemen aurrenengo irteeraren informazioa:
🗓 Data: Martxoak 1
🏠 Tokia: Azpeitiko Enparantza Nagusia
⏰ Ordua: 7:45
⛰ Ibilbidea: Azpeitia-Mandubia 34km
💶 Kostua: 5€ (Autobusa + Fante gela + anoa gunea + pintxoa + tragoa)
* 5€-ak autobusean bertan ordainduko dira.
Amaitutakoan pintxo bat eta trago bat hartzeko aukera izango dugu entrenamenduan gastatutako indarrak berreskuratzeko. Ondoren autobus zerbitzua egongo da Azpeitira bueltatzeko eta bertara iritsitakoan nahi duenak dutxak ere izango ditu Igerilekuan.
🚨Oharra: Erritmo desberdinetako taldeak egingo dira beti ere antolakuntzarenak errespetatuz. Azken taldearen erritmoa lasterketaren mozketa denboraren berdina izango da gutxigorabehera.