Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Ekainean Pirinioetara goaz!

el .

20250607 Arriel

Azkenaldian ez genuen eguraldiarekin zorte handirik izango, baina egoskorrak gara: ekainean, Pirinioetara goaz! Proposatzen dugun ibilbidea polita eta ezberdina da, eta bi egunen artean 40 kilometro inguru eta 2.800 metroko desnibel positiboa egingo ditugu.

Ibilbidea harritsua da oso, eta zati teknikoak ditu. Bi egunetan egongo da gainera gailurra egiteko aukera: larunbatean Arriel (2.824 metro) eta igandean Musales (2.652 metro). Bi tontorrak egitea, hori bai, aukerakoa izango dira.

IBILALDIA ETA ORDUAK

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du ekainaren 7 eta 8ko astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Ekainak 7, larunbata: Soques – Arrémoulit – Petit Arriel (Arriel aukeran) – Arrémoulit – Col de la Lie – Larribet (18 km, +1.800m):
    Irteera: autobusez egingo da bidaia, eta goizeko 2:00etan aterako gara Azpeitiko anbulategi aurretik.
    Lo-lekua: etapa amaieran Larribeteko aterpean afaldu eta bertan egingo dugu lo. Ondorioz, norberaren ardura izango aterpean lo egiteko zakua edo izara eta frontala eramatea.
  • Ekainak 8, igandea: Larribet – Ciseaux bretxa – Ibones de Arriel – Respomuso (Musales aukeran) – Sallent de Gallego (20 km, +1.000m):
    Gosaria: Larribeteko aterpean egingo da. Horren ostean, oinez hasiko gara.

ORDAINA

Ordainak autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.

  • Lagun Onak MBko bazkideak: 90 euro.
  • Lagun Onak MBko bazkide ez direnak: 110 euro.

IZEN-EMATEA

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.

GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.