9 - Arauntzaldea. Santa Engrazi: leku xarmanta.

azpeitiko-mendi-gida

1 Enparan2 Odria 3 Etumeta bidez4 Santa Engrazi ermita5 Etumeta6 Sañu7 Arauntza-Azpeitia

santa-engrazi

  • Iraupena: 4:00-5:15 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-3
  • Beste aukerak: Aizarna aldera, Pagoeta Granada errekatik.

 

 

1. Enparan dorretxean hasita. Enparan dorretxearen ondotik, Trenaren Museora joan, eta gaineko pasabidea pasatu. Azpeitia-Zestoa errepidea gurutzatuz, Odria auzora igotzen den bideari ekin, aldapa dezentea igoz; Odria auzora iritsi arte jarraitu. Odrian, orain arteko bidea utzi eta eskuinera doana hartu. Etumetarainoko ibilbidea bide horretatik egin behar da, baserrietara doazen bidegurutzeei kasurik egin gabe.

2. Etumetatik Santa Engrazirako bi bide.

2.1. Orain arte bezala, bidez jarraitzea da lehen aukera. Horretarako, Etumetan Benta Berritik Aizarnara doan errepideari ezkerrera jarraitu beharko zaio.

2.2. Etumetara iritsitakoan, ganadutegiaren ondoan ezkerrera pinudi batean eskoriako bidea hartu behar da, beti bide berberari jarraituko diogu, bidegurutzeak alde batera utziz. Bixigu ondotik Ariztain baserrira iritsiko gara. Han dagoen masazko bidea harte, eta aurrerago, Benta Berritik Aizarnara doan errepidearekin topo egingo dugu eta hari jarraituko diogu.

3. Itzulera. Lehenengo ermitatik, Bentara jaitsi beharko da igotako bidetik, eta Bentatik Etumetaraino joandako bidetik itzuliko gara. Behin Etumetan, ganadutegi ondoan goiko bidea hartu eta bide hori ezkerrera doanean, eskuinetik doan beste bideari jarraituko diogu. Azkeneko bide hori pinudi ondotik aurrena, eta pinudian barrena aldapa gora ondoren, Sañu tontorreraino joando da (609 metro). Sañutik gainez gain Arauntzaraino (582 metro) joan, eta gailurretik Azpeitirako jaitsiera 7. ibilaldian (Arroite edo Arauntza)  egiten den bezala egin.