Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Europako Mendietara irteera

Data: .

20210629 Europako Mendiak

ARGAZKIAK IKUSTEKO: https://flic.kr/s/aHsmWcNqQv

 

Europako Mendietara irteera

Momentuz plazak agortuta. Lotarako beste aterpe bat bilatzen saiatuko gara. Itxaron zerrendan izena emateko deitu 635721692 zenbakira.

  • Egunak: uztailak 10 eta 11.
  • Irteera: uztailak 11, larunbata. Goizeko 04:00etan, Anbulategi aurretik.
    • Ibilaldi luzea: Espinama herritik (867 m) abiatuko gara eta Aliva ko aterpetik (1670 m) igaro ondoren, Peña Vieja gailurrera igoera (2.613 m). Ondoren, Fuente De-ko Kablera buelta. Guztira, 20 kilometro inguru eta 1.900 metroko desnibela.
    • Ibilbide laburragoa: Espinama herritik (867 m) abiatuko gara eta Aliva ko aterpetik (1670 m) igaro ondoren, Fuente De-ko Kablera.
    • Igande goizean:Potes(297 m) -Cruz de la Viorrna(1151 m) egiteko aukera edukiko du nahi duenak.
  • Ordaina: ordainean sartzen dira bidaia, Poteseko Brisas del Deva aterpean larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria. Larunbateko bazkaria eta igandeko bazkaria, bakoitzaren kontu.
    • Bazkideak: 60 euro
    • Langabetu eta ikasleak: 45 euro
    • Gainontzekoak: 70 euro.
  • Oharrak: pioleta eta kranpoiak eramatea gomendatzen da.
  • Apuntatzeko epea: uztailak 9, 21:00tarako. Plazak mugatuak dira.