Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

GPS ikastaroa

Data: .

Azaroaren 20 eta 21ean GPSaren erabilerako hastapen ikastaroa eskainiko dugu elkartearen lokalean. Bertan, Garmin Basecamp programa gure ordenagailuan jartzen eta erabiltzen ikasiko dugu: programa martxan jarri, ibilbideak sortu eta egokitu, GPS gailua konektatu eta bertara edukia bidali edo handik jaso…

Alor praktikoan, mendira aterako gara GPSarekin, eta ondoren egin dugun jarduera ordenagailura pasa eta bertan aztertu eta kudeatuko dugu.

Jardunaldi bikoitza izango da: larunbatean goizez eta arratsaldez (9:00-13:00 eta 15:00-19:00) eta igandean goizez (9:00-14:00). 10 plazara mugatua dago, beraz bizkor ibili!

Elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 40 euro. GPS gailurik edo ordenagailu eramangarririk izanez gero, ikastarora ekartzea gomendatu eta, aldi berean, eskatzen dizuegu.

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.