Aizkorri+Aratz zeharkaldia

Eguraldi txarragatik momentzuz atzeratuta!
Hurrengo asterako, ibilbide zertxobait gogorxeagoa proposatzen dizuegu: Brinkolatik abiatu, Aizkorri barrenak zeharkatu, gailurrera igo, ondoren Aratzera jo, hau gainditu eta ostera bigarren mailako pare bat gailur txiki egin ostean Araiara jaistea. Denetik eskaintzen du ibilbideak: baso ederrak, aldapak, gailurrak eta mendialdetik lautadara zeharkaldia egiteko aukera. Animatzen? Ba eman izena gure web orrian eta etorri gurekin!
- Eguna: azaroak 19, larunbata.
- Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
- Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina:
- Bazkideak: 10 euro.
- Bazkide ez direnak: 15 euro.
- Izen emateko azken eguna: azaroak 17, osteguna, 21:30etan.
