Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Alpinismo ikastaroa

Data: .

20230209 Alpinismo ikastaroa

Otsaileko azken asteburuan Belaguan izango gara alpinismo ikastaroa egiten, Gipuzkoako Mendi Federazioarekin eskutik. Neguan mendian seguru ibiltzeko funtsezko ikastaroa da, norberaren mailara egokitzen saiatuko garena. Gure web orrian aurkituko duzue ekimenari buruzko informazio guztia, eta baita izena emateko prozedura ere. Kontutan hartu plazak oso mugatuak direla, beraz ez lokartu eta bizkor ibili!

  • Egunak: otsailak 25, larunbata, eta otsailak 26, igandea.
  • Ibilaldi mota: helduen asteburu pasako ikastaroa. 
  • Lekua: Belagua eta inguruneak. 
  • Baldintzak: federatuta egotea eta klubeko bazkide izatea. 
  • Irteera: goizeko 5:00etan, anbulategi aurretik. Puntualitatea eskatzen da.
  • Ordaina: 150€.
  • Eraman beharrekoak: lotarako zakua, elurretako erropa egokiak, larunbat eta igande eguerdirako janaria, kranpoiak, pioleta, kaskoa eta arnesa.

PLAZA OSO MUGATUAK

Izena emateko, bidali mezu bat 620648310 telefonora.