Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-3EM: 6. etapa

Data: .

20230523 6 etapa

Ekainaren 3an egingo dugu #Azpeitia3EM ekimeneko seigarren etapa. Etxetik urrutiratzen goaz, eta ekimeneko egun bateko azkeneko ibilaldia izango da. 32 kilometroko luzera du etapak, eta ibilbide gorabeheratsua, 1.100 metroko desnibel positiboarekin. Urkiagatik hasi eta Sorogainerako zeharkaldia egin ostean, Txasperro mendia igo eta Auritzera helduko gara. Ondoren, berriro aldapa gora, Saroizar gailurrera, eta Orbarara jaitsiko gara, ibilaldiari amaiera hemen emanez. Paisaia ederrak, herri politik eta gailur eta mendate berriak. Eman izena gure web orrian eta etorri gurekin!

  • Eguna: ekainak 3, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 32 kilometro, +1.100 metro.
  • Irteera: goizeko 6:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
  • Izena emateko azken eguna: ekainak 1, osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

Izen ematea ongi gauzatu dela baieztatzeko, email bat jasoko duzu.

  • Error, form does not exist or is not published.