Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-3EM: 7. eta 8. etapak

Data: .

20230608 Azpeitia 3EM 7 8

Azpeitia-3EM ekimenarekin dezente urrundu gara jada etxetik, eta hurrengo etapak egitera… asteburu pasa goaz! Uztailaren 1 eta 2ko asteburua aprobetxatuko dugu, larunbatean Orbara eta Otsagabiaren arteko bidea egin eta igandean Otsagabia eta Izaba artekoa osatzeko. Ibilbide interesgarriak eta ingurune ederrak ditugu zain, Nafarroa Garaiko Pirinioetan barneratzen goazen heinean ezagutzen joango garenak. Irteerari buruzko xehetasunak eta izen-emateari buruzko informazio hurrengo lerroetan duzue, arretaz irakurri!

 

IRTEERARI BURUZKO INFORMAZIOA

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du Uztailak 1-2 astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Uztailak 1, Orbara – Otsagabia (25 Km):
    • Ibilbidea: hemen.
    • Irteera: goizeko 7:00etan, Azpeitiko anbulategi aurrean.
    • Lo-lekua: Otsagabiako Osate kanpinean antolatuko da lo-lekua. Autobusa bertan izango da beharrezko materiala hartzeko.
    • Afaria: 20:30etan, Eskarotzeko Galtzabarra jatetxean izango da. Kanpinetik jatetxerako bidea oinez egingo da, elkartze puntua kanpineko harreran 20:00. Afal ondoren ere, oinez itzuliko gara kanpinera.
    • Afaltzeko menua: aurrez aukeratu beharra dugu:
      • Lehen platerra: entsalada eta rissottoa.
      • Bigarren platerra: bakailaoa, haragia saltsan edo oilaskoa (Bat aukeratu).
      • Postrea.
  • Uztailak 2, Otsagabia – Izaba (21,5 Km).
    • Ibilbidea: hemen.
    • Irteera: goizeko 7:45etan, Osate kanpineko harreran (traste denak bilduta).
    • Gosaria: Osateko kanpineko Galtzabarra jatetxera joango gara gosaltzera.
    • Etaparen hasiera: 9:00etan emango zaio hasiera Otsagabia–Izaba etapari.
  • Ordaina:
    • Lagun Onak MBko bazkideak: 60€.
    • Ez bazkideak: 70€.
    • Ordainak barne hartzen duena: autobusa, kanpineko egonaldia, afaria eta gosariaa.
  • Izen ematea:
    • Lagun Onak MBren kontu korrontean norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko da aurrez.
      • Lagun Onak MB Laboral Kutxa: ES59 3035 0020 59 0200024501
    • Ordainagiria eta afari aukera Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko dira.
    • Emailean jakinarazi baita ere antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere (lo leku desberdina, jatorduetan parte ez hartzea…)
  • Plaza kopurua 110 lagun.
  • Izen emateko azken eguna: ekainak 19.
    • Ordainketa ordenaz gain, aurrez Azpeitia-3EM ekimenean parte hartu izana ere kontutan hartuko da eskariaren arabera.
  • Hainbat ohar garrantzitsu:
    • Norberak arduratu beharko ditu kanpin denda, lo zakua eta esterila lortzea.
    • Autobusean jaso eta utziko ditugu Otsagabin, ez dira etapetan gainean eraman beharko.
    • Norbere ardura izango dira bi etapetako jakiak.