Europako Mendietara irteera
Urtero legez, aurtengo uztailean ere Europako Mendietan izango gara. Larunbatean goizean goiz atera eta, behin bertara iritsita, La Curvona de Sotresetik ekingo diogu ibilaldiari, hemendik Escamellau mendia igo (2.067 m) eta Fuente Dé-ra jaitsiz txangoa osatzeko. 23 kilometro inguru ditu bideak, eta nahiko gogorra da.
Igande goizean, berriz, aukera egongo da Potesetik atera eta Cruz de la Viorna (1.151 m) gailurra egiteko. Gure web orrian eman dezakezue izena baina bizkor ibili, plazak mugatuak dira eta!
- Eguna: uztailak 15, larunbata; eta uztailak 16, igandea.
- Ibilaldi mota: helduen asteburu irteera.
- Irteera: larunbatean goizeko 4:00etan, anbulategi aurretik.
- Ibilaldiak:
- Larunbata: La Curvona de Sotres, El Escamelláu (2.067 m), Fuente Dé.
- Igandea: Cruz de la Viorna (1.151 m) mendira joan-etorria.
- Itzulerako autobusa 12:00ak aldera abiatuko da Potesetik eta bazkaria bidean egingo da (ez dago ordainean sartuta).
- Ordaina (autobusean bertan egingo da):
- Bazkideak: 70 euro.
- Langabetu eta ikasleak: 50 euro.
- Bazkide ez direnak: 80 euro.
- Ordainean sartzen dena: joateko eta etortzeko autobusa, Poteseko Brisas del Deva albergean larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria.
- Izena emateko azken eguna: uztailak 13, osteguna, 21:00etan.
Izen ematea ongi gauzatu dela baieztatzeko, email bat jasoko duzu.
