Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Batzordea berritzeko momentua

Data: .

20231110 Batzar Nagusia 2

Lau urte pasa dira irudiko argazkia atera zenetik. Ordutik hona, aldaketa dexente egon dira: erretiroa hartu dute batzuk, eta taldea indarberritu duten fitxaketak egin dira. Baina hasiera orok du bere amaiera, eta egungo batzordeak abenduaren 15ean emango du amaitutzat bere jarduera. Egun horretan egingo den urteko Batzar Nagusian hautatu beharko dira datozen lau urtetarako lehendakari zein batzorde berriak.

Hau horrela izanik, dei bat luzatzen du Lagun Onak MBk: norbanakoren bat edo talderen bat animatuko balitz lehendakari edo elkarteko zuzendaritza batzordeko kide izatera, abenduaren 3a baino lehen telefono zenbaki honetara deituta 689898493 jakinarazi beharko dela. Aldez aurretik, eskerrik asko!