Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeei zuzendutako aurtengo edizioko azken saioa

Data: .

WhatsApp Image 2024 02 20 at 07.31.33

Aupa lagunak‼️
Aurtengo edizioko emakumeen azken saiora iritsi gara. Hurrengo irteera martxoak 2. Irteera hauei amaiera emateko, azken ibilaldia Domusa Teknik 15 mlk lasterketaren lehen zatia egingo dugu. Denboraz eta kilometroz gehiegi ez luzatzeko ordea, Xoxoteraino igo beharrean Urreta baserritik beherako bidea hartuko dugu.
 
📆 Martxoak 2, larunbata.
🕗 8:00etan Azpeitiko igerilekuan.
 
🛅 Ohiko moduan, motxila utzi eta saioa amaitzean dutxak izango ditugu.
🍵🥓 Hamaiketakoa.
🏃🏻‍♂️➕🏃🏻‍♀️ Gizonezkoek emakume batekin parte hartu ahalko dute.
🎁 Zozketak
 
Adi! Izena ondo ematean baieztapen email bat jasoko duzu!