Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Ibilbidea ezagutuz 1/2 - 2024 edizioa

Data: .

WhatsApp Image 2024 02 27 at 20.06.35
 
Aupa lagunak‼️
Pasa den ediziotan bezala bi irteera antolatuko ditugu Domusa Teknik 40 mlk lasterketaren ibilbidea ezagutzeko. 📆 Lehena martxoaren 9an izango da eta hurrengoa astebete beranduago martxoaren 16ean.
 
Lehen zatirako (Azpeitia - Mandubia zatia egiteko) martxoaren 8an Azpeitiko plazan elkartuko gara 7:45ean eta 8:00etan ekingo diogu ibilbideari. 
🏃🏻🏃🏻‍♀️💨Erritmo ezberdineko taldeak egingo ditugu eta 18-20.km-an anoa postu bat izango duzue. Hala eta guztiz ere, guztiei gomendatzen dizuegu norberaren bere jan-edana eta arropa egokia eramateko 🍫👕
🚌Mandubian autobusa zain izango dugu Azpeitira bueltatzeko. Nahi duenak Azpeitiko igerilekuko dutxak erabiltzeko aukera izango du 🚿, baina goizean ez da konsigna zerbitzurik egongo.
Kostua 5€-koa izango da eta autobusean bertan ordainduko da.
 
Izen ematea itxikta. 
 
Bigarren irteeraren inguruko xehetasunak asteburuan argitaratuko ditugu.