Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia

Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia da Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarteak 2023 urterako helduentzat antolatu duen ekimen nagusia. Egitasmoa 10 etapetan egitea aurreikusten da, eta Azpeititik irten eta 2.446 metro dituen Hiru Erregeen Mahaiko gailurrera iristean datza. Guztira, 228 km inguru izango dira. Hiru Erregen Mahaia Euskal Herriko Tontorrik garaiena da eta, kokalekuagatik, kondairak dio antzina Nafarroa, Aragoi eta Frantziako (Bearn) erregeak tontorrean biltzen zirela arazo desberdinez hitz egiteko, bakoitzak bere lurraldea utzi gabe. 2023 urtean, Lagun Onak Mendi Bazkunako kideok gailurra zapaltzea izango dugu helburu.

Azken urteetan egin ditugun helduentzako etapazko ekimenen antzeko planteamendua dauka. Hau da, Azpeitia-Hazparren, Azpeitia-Bilbo kostatik, Ardoaren eta arrainaren ibilbidea eta Azpeitia-Iruñea ekimenen antzeko formatuan osatuko da egitasmoa. Ekimena mendizale, ibiltari edo naturazaleei orokorrean zuzendua dago, eta egon daitekeen erronkarik handienetakoa zein politenetakoa izan daiteke: etxetik abiatu eta Euskal Herriko gailurrik altuenera iristea.

Guztira 10 etapa eta 10 egun beharko ditugu egitasmoa osatzeko. Etapak 20 eta 30 kilometro artean izango dituzte, aurreko ekimenetan egin izan denaren antzera. Kasu honetan, ordea, autobusean pixkak kilometro gehiago egitea tokatuko da, eta azkenengoen kasuan, bi egunetako asteburuko irteerak izango dira. Ibilbideak hainbat herri, lepo, baseliza, tontor eta leku interesgarritatik igarotzeko aukera ematen du, Gipuzkoako lurretatik abiatuz, baino gehienbat Nafarroan barrena ibiliz.

 

Aurreikusten dugun egutegia honakoa izango da:

 EgunaEtapaLuzeraIbilbideaTrackaflicker
1- Urtarrilak 14 Azpeitia-Andoain 30 km Azpeitia – Arroita – Sañu – Zelatun – Iturriotz - Andatza inguruak – Belkoain - Andoain GPX ikusi
2- Otsailak 11 Andoain-Goizueta 22 km Andoain – Oindo (785m) – Mairubaratza – Alkaso - Goizueta GPX Ikusi
3- Martxoak 11 Goizueta-Labayen 28 km Goizueta – Bilutzikar (807m) – Atsotegieta (1021m) – Arainburu (1054m) – Ekaitza (1046m) – Auritz - Labayen GPX Ikusi
4- Apirilak 1 Labayen-Belate 20 km Labayen - Gorostieta (GR12) – Soratxipi (1069m) - Belate GPX Ikusi
5- Maiatzak 13 Belate-Urkiaga 25 km Belate – Okolin (1355m) - Artesiaga gaina – Artsai (1230m) - Urkiaga gaina – Sorogain GPX Ikusi
6- Ekainak 3 Urkiaga-Orbara 24 km Sorogain - Oriol Sole monolitoa – Burgete - Orbara GPX Ikusi
7- Uztailak 1 Orbara-Otxagabia 25 km Orbara – Aezkoa – Martxate – Abodi - Muskildako baseliza - Otxagabia GPX Ikusi
8- Uztailak 2 Otsagabia-Isaba 21,5 km Otxagabia - El Hordial - Idoiako baseliza - Isaba GPX Ikusi
9- Irailak 9 Isaba-Lintza 16 km Isaba – Belabartze - Argibieta gaina – Zuriza - Lintza GPX Ikusi
10- Irailak 10 Lintza-Hiru Erregeen Mahaia 16 km Lintza - Hiru Erregeen Mahaia - Lintza GPX Ikusi